EQUO Araba apoya la iniciativa de crear explotaciones agrícolas y ecológicas en suelo municipal

EQUO Arabak udal lur eta behe erabiliak dauden industri lurretan ustiategi ekologikoak sortzearekin Vitoria-Gasteizko  Udaletxeak martxan jarri nahi duen planarekin bat dator.  Baita ere Abastos enparantzan merkatu iraunkor bat sortzearenarekin ekoiztutako fruta eta barazkiak bitartekaririk gabe saltzeko. Aldi berean Foru Aldundia gauza bera egitera animatu nahi du bere jabetzan eta erabili gabeak dituen lurrekin.  Equok  merkatuan jaki osasuntsuagoak izateko eta lanpostuak sortu ahal izateko ekintza oso positiboak direla uste du.

Equok erakunde biak ekonomia berdeko beste sektore batzuk esploratzera animatzen ditu; adibidez, etxebizitzen erreabilitzazioa eraginkortasun energetikoak irizpidetzat izanik edota energia berriztagarrien sektoreko enpresak bultzatzea lanpostuak sortzeko eta gure energiarekiko menpekotasuna gutxitzeko.

Era berean, Arabako Foru Aldundia kritikatzen du aurtengo testu liburuentzako diru-laguntzak kentzeagatik.  Tamalgarria da laguntza hori mantendu ez izatea errenta baxuko familientzat.

Azkenik, Equo aurkeztu berri den Gasteizko Mendietan eraiki nahi den parke eolikoaren aurka dago (naiz eta energia mota honen alde egon).