Alkatetzara postulatzen diten bi alderdiei, BILDU eta EAJ, negoziaketarako argudio bezala eta beraiekin mantentzen ari diren bileren testuinguruan. Proposamen hauek B+I-k hauteskunde hauetera aurkeztu zuten programan finkaturik daude eta taldearentzat oinarrizkoak dira.
GARDENTASUNA:
1)2004-ean onartu zen Herri Partaidetzarako Araudiaren 1 etik 8-rak artikuluak modu zorrotz batean aplikatuak izan daitezela herritarrek Udal informazioa eskuratzeko daukaten eskubidea bermatzeko. Garantia guztiekin eta luzapenik gabe
2) Batzordeen eta Osoko bilkuren aktak Udaleko webgunean publikatzea. Osoko bilkuren grabazioa eta publikazioa(Harri Partaidetzako Araudiaren 5-6 artikuluak)
3) Zerbitzu eta langileen kontrataziorako erizpide zehatzez ezarritako konkurtso publikoa erabiltzea.
4)Konpetenzia bikoiztasuna sahiestu. Beste agentziei dagozkien konpetentziak bere gain ez hartzea.
PARTAIDETZA
5)Mutrikuko Udal Antolamendu Araudiaren birmoldaketa herritarrak Udal Batzordeetan bertaratzea bere eskubide objektibo bezala bereganatu dezan
6)Udalak berez gaindiko erakunde eta agentziekin duten bileren berri zinegotziei aurrez jakin araztea. Hauek bertan egoteko eskubidea bermatuaz.
MANTENUA
7)Mutrikuko herriko mantenu orokorra birgaitzeko akzio plana, dagokion aurrekontu partida bermatuaz.
ERREKUPERAZIOA
8) Mijoa eta Saturraran errekuperatzeko Osoko Plana
9) Debara doan Kostaldeko errepidearen hobekuntza, honek trafikoarekiko dauzkan puntu beltzak zuzenduaz
10) Berdeguneen Kudeaketarako Plana. Berdeguneen katalogazio, balorazio eta kudeaketa barneratuko dituena. Hau ere dagokion aurrekontu partida bermatuaz
11) Hondakinei buruzko Herri galdeketak agindu zuena bete eta Europear Batasunak erabakitzen dituen birziklapan tasak betezea
PLAN BEREZIA
12) Herri galdeketa baten burutuko den orekatua eta Herritar guztiei irekita izan behar den Partaidetza prozesu bat Mutrikuko Portu Berriaren Plan Bereziari buruz