Taldeak euskal gizartearentzat bizikidetza baketsu bateteranzko “aldaketa lasai bat” dagoela uste du. Euskadiren etorkizunarekiko hausnarketa eta erabakiak herritarrek bideratu behar dituztela uste du.
EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak indarkeriaren amaierarekin ekimen desberdinak jarriko direla martxan uste du. Ekimenok bizikidetza baketsu eta askea emateko giltza diren kontuen inguruko elkarrizketak izango dira. EQUOk demokrazian, justizian eta oroimenean oinarritutako ekimen guztiak babestuko ditu (biktimen oroimena, ETAren desagerpena, presoen egoera, gizarte adiskidetzea).
Aldi berean, bizikidetza hori bideratuko duen erakunde ereduaren inguruan adostasunak lortzea ezinbestekoa izango da. Zentzu horretan, EQUO politika eta nortasun sentsibilizazio guztiak batuko dituen eremu politiko berri baten alde agertzen da. Eremu berri horrek Estatu-Nazioaren politika egitura tradizionala gainditzea bilatzen du, zituen mugak zituela ere, jarduera politikorako hiru esparruren alde: tokikoa, europarra eta globala.
EQUOk azken hamarkadatan sortu diren gizarte dinamikak eremu berri horretan txertatzea beharrezkoa ikusten du. Horrela gure gizartean eragina duten egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuna emango baitzaie (ez bakarrik nortasun erronkak, baizik eta soziala, ingurugirokoak, ekonomikoak eta globalak ere). EQUO Berdeak taldearen apustua zalantzarik gabe Euskadiren alde elkarrekin lan egitea da.