EQUOk Greba Orokorra babesten du krisiarenganako erantzun sozial bezala

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak, Alternatiba, Antikapitalistak, Aralar eta Gorripidea alderdiekin batera, asteazkeneko greba orokorrari babesa ematen dion manifestu bat sinatu zuen. EQUOk murrizketen aurkako erantzun sozial bat beharrezkoa dela uste du, eta herritarrei krisiaren errudunen eta ondorioen aurka mobilizatzeko deia egiten die.

Krisia ez da ekonomikoa soikik, baizik eta ekologikoa, soziala, elikadurazkoa, ere bada. Eta gainera emakumeek historikoki pairatu duten esplotazio eta dominazio patriarkala zorroztu da, beste behin ere zainketa lanen aintzatespen sozialaren atzerapausoaren eta ardurakidetasun errealaren gabeziaren biktimak.

EQUO Berdeak taldeak azken hilabeteetan antolatu diren Greba Orokor guztiak babestu ditu, eta egungo krisitik ateratzeko beste politika eta ereduak aldarrikatu eta planteatuko dituen motorra garbi dauka gizarte mobilizazioa dela. Langileok krisitik ateratzeko beharra daukagu, baina ez aurreko etapara bueltatzeko, baizik eta bizitzak, askatasuna eta ingurugiroa lehenetsiko dituen mundu bat lortzeko, gutxi batzuen etekinak bilatzen dituen egungo ereduaren aurrean.

EQUOrentzat krisiaren kudeaketa demokratiko bat egotea ezinbestekoa da, politika ekonomikoaren burujabetza eta kontrola herritarrei bueltatutzeko. Horretarako, hilabeteak dira EQUOk finantza-erreskatearen inguruko erreferendum loteslea aldarrikatzen duela, herritarrei beraien etorkizunaren inguruan erabakitzeko, egungo egoerara eraman gaituzten arrazoiak ezagutzeko, erantzunkizunak eskatzeko eta ezeztatzen ari zaien kontrola berreskuratzeko.

Aitor Urrestik, EQUO Berdeak taldeko lehendakarigaiak, Bilboko manifestazioan parte hartuko du.