Apirilaren 22a Lurraren Eguna dela eta, EQUOk bizikleta-martxa bat egingo du Gasteizko kaleetan.
Bizikleta-martxa Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuko da, 19:00etan, eta 5 kilometroko ibilbide zirkularra egingo du Gasteizko kaleetan.
Martxa honekin, EQUOk aldarrikatu nahi du Parisko COP21 Klimaren Gailurrean hartutako konpromisoak agenda politikoan eta plan eta proiektu estrategikoetan sartu behar direla. EQUOren ustez, gizarte moduan bizirauteko dugun bide bakarra da karbono urriko ekonomia bat izatea, ekoizpen-sistema eraginkorrekin energiaren, lehengaien eta uraren kontsumoa murriztea, hondakinak eta kutsadura minimizatu edo ekiditea eta ekosistemak eta biodibertsitatea babestea.
EQUOtik, Gasteizko nahiz lurraldeko beste eremu batzuetako herritar guztiak animatu nahi ditugu ekintza honekin bat egitera eta ostiralean bizimartxan gurekin parte hartzera.