EQUO presenta su programa electoral para las elecciones vascas y su propuesta de Marco Político para Euskadi

Pasa den larunbatean EQUO Euskadik Batzar Politiko bat antolatu zuen, bere proposamen ideologikoa eta programatikoa aurkezteko. Batzarrean “Euskadirako Eredu Politiko Berria” izeneko dokumentua onartu zuten. Bertan alderdi ekologistaren proposamenak zehaztu dituzte, besteak beste autogobernua eta erabakitze-eskubideari buruzkoak. “Ziur gaude datorren legealdia Eusko Legebiltzarrean Euskadirako eredu politiko berriaren inguruko eztabaida izango dela nagusi, eta eztabaida horretan Berdeok asko dugu esateko”, adierazi du Monika Monteagudok, EQUO Euskadiko bozeramaile bat.

Batzarrean ere presente egon ziren Europar Parlamentuan EQUOko bozeramailea eta europarlamentarioa den Florent Marcellesi eta Kongresuan diputatua eta Estatu mailan bozeramailea den Rosa Martinez. Podemos Euskadi eta Ezker Anitza-IU alderdien ordezkariak era bertaratu ziren.

Batzar horrekin EQUO Euskadik hauteskundeetarako bere aurrekanpaina irekitzat eman du, hauteskundeen ostean berdeak Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritza edukitzeko helburuarekin. “Izan ere, Euskadin aldaketa soziala eta politikoa lortu nahi duten beste alderdi politikoekin bateratzea dugu asmoa, Podemos edota Ezker Anitza esaterako, baina bateratze zabalagoa ere bai. Gure ondasun politikoa eta ideologikoa eskaintzen dugu horretarako, bai eredu politiko berriaren dokumentuan sartu duguna, baita gaur onartu dugun hauteskunde-programarena ere bai”, azpimarratu du Leire de Diegok, EQUO Euskadiko beste bozeramaileak.

Alderdi ekologistak instituzio guztietan nahi du ekologia politika, Euskadi eraldatzeko eta gizarte bidezko, solidario eta iraunkorragoa lortu ahal izateko, ongizatean oinarrituta. “Batasunak indarra dakarrela EQUO dugu Estatu mailan hoberen ulertu duen indar politikoak, eta krisialdi honetan sartarazi gaituzten dinamikak aldatzeko indarra behar dugu. Lehenengo aldiz, Berdeok hiru parlamentari ditugu Diputatuen Kongresuan, ikusmen integratzaile horri esker. Euskadiren txanda da orain, hemen Legebiltzarrean ordezkaritza edukitzea dugu helburu, 2012an lortzeko 700 botoetara geratu ostean”, adierazi du Rosa Martínez diputatuak.

Florent Marcellesi eurodiputatuak adierazi duenez, “EQUO ez da instituzioetan sartuko itxura egiteko soilik. Gure asmoa da politikak aldatzea, gisak aldatzea, gizartea eta sistema aldaraztea. Hainbat euskal Udaletxeetan egiten ari gara gaur (9 zinegotzi, horietatik hiru hiriburuetan), eta beste 100 Estatu osoan. Europar Parlamentuan ere egiten dugu, eta orain dela bi urte pentsaezinak ziren arrakastak lortu ditugu. Orain Eusko Legebiltzarra dugu gakoa”.

Hemen dago dokumentu osoaren lotura.