-
Tamalgarria iruditzen zaio zalantza patriarkala prozesuaren hasieratik aktibatu izana, erasotako beste emakume batzuen salaketak geldituko baitira horren ondorioz
EQUO Berdeak taldeak bat egingo du 2016ko Sanferminetan neska gazte batek salatutako talde-bortxaketarengatiko prozesuan erakunde feministek eta genero-gaietan aditu diren abokatuek “abusu judizialak” direla iritzitakoak salatzeko deitutako kontzentrazioekin.
Prozesu honek agerian uzten du salatzaileek pairatzen duten zalantzan jartzea, eta kasu horren adierazgarri da Auzitegiak neskari jarraitu zioten detektibe pribatu batzuen txostena onartu izana, baita neskak sare sozialetan egindako argitalpenak biltzen dituen dossier bat onartu izana ere, biak ere salaketaren ondorengoak. Material hori barnean hartzea eskatzean defentsak martxan jarri nahi duen estrategia zera litzateke, frogatzea gazteak zeraman bizitza ez zetorrela bat pairatzen zituela esaten zuen ondorio psikologikoekin. Hortik abiatuta, susmo-ildo bat sortu da biktimaren inguruan.
EQUO Berdeak taldeak ez du onartzen salatzailearen kontakizuna ia hasieratik zalantzan jartzea, eta ohartarazten du salatzailearen testigantzaren aurkako mesfidantza nabarmen horrek lortzen duen gauza bakarra erasotako beste neska gazte batzuen salaketa posible batzuk gelditzea baino ez dela, beste kalte gehigarri bat saihesteko, hau da, biktimaren erruduntzea saihesteko.
Justizia Administrazioan oraindik ere pairatzen dugun joera patriarkala uzten du agerian prozesuak, biktimaren jokaera hartzen baitu aztergai eta ez epaitzen dituzten gertaera zehatzak.
Gainera, talde ekologistak gizarteari eskatzen dio gogoeta egin dezala emakume batek horrelako trauma bat, bortxaketa bat, pairatu ondoren bere bizitza berregiteko duen eskubideari buruz.