“Urduñan oraintxe bertan proiektu interesgarriak, jasangarriak eta etorkizunerako itxaropena dutenak daude agroekologiaren, ekoturismoaren, naturaren babesaren, energia berriztagarrien, baso-kudeaketa jasangarriaren alorrean eta beste hainbat alorretan, eta Jaurlaritzaren babesa izan beharko lukete”. Gure babesa eman diegu ekimen horiei Elkarrekin Podemosen bitartez. Horixe adierazi du gure legebiltzarkide José Ramón Becerrak Eusko Legebiltzarrean eskualdeko ordezkariek esku hartu ondoren.
Becerrak adierazi du eskualde baten garapen jasangarriak lurralde horren bokazioan eta bere natura-baliabideen babesean oinarritu behar duela. “Garapen jasangarriak enplegu berdea sortzen du, eta enplegu hori egonkorra eta kalitatezkoa da eta ezin da deslokalizatu”.
Hemen, bideo honetan, bere mintzaldia ikus daiteke: