Ez dago birkolokazio baliagarririk Ortuellako General Electric enpresako langileentzat. Eskatzen dugu plantak hemen irekita jarrai dezala, bideragarria eta jasangarria delako. Horrelaxe defendatu du José Ramón Becerrak Elkarrekin Podemosen izenean Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzak plantilla horrekin konpromisoa har dezan eskatuz, beste hainbat plantilla bezala multinazional handien iruzurrezko deslokalizazioen aurrean babesgabe dagoelako. “Enpresak arrazoi ekonomikoak daudela dio, baina iruzurrezkoak dira. Langileek txosten bat aurkeztu zuten, iruzur horren froga guztiekin, eta lan-ikuskaritzak ez zuen ikertu nahi izan. Orain, 15 eguneko epearekin, nola lagunduko dio plantillari hemen agerian dagoen iruzur hori azaleratzen”.
Becerrak PSEko Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Joséri eskatu dio, sozialista denez gero plantillarekiko, euskal industriarekiko, ezkerraldearekiko eta mehatze-eremuarekiko konpromisoa erakutsi dezala, alderdi sozialista beti horretaz harro agertu baita. “Familia asko oso kezkatuta daude egoera horrekin, are gehiago kontuan izanik enpresa bideragarria dela eta inolako arrazoirik gabe deslokalizatu egingo dela. Herri honetan langileek, gizarteak eta Jaurlaritzak ez badugu bat egiten, erraldoi horiek mapatik ezabatu egingo gaituzte. Gaur General Electric da, eta bihar beste multinazional bat izango da iruzurrezko jardunak egiten dituena”.
Hemen Becerraren mintzaldia ikus dezakezu sailburuaren azalpenen ondoren: