Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2012 programa

10×10 EQUO BERDEAK Euskal Ekologistak

1. EKONOMIA JASANGARRIA, KALITATEZKO ENPLEGUAK

2. DEMOKRAZIAREN BIRSORTZEAREN ALDE

3. ENERGIA EREDU BERRIZTAGARRI ETA GARBI BATERANTZ

4. HEZKUNTZA ETA OSASUN PUBLIKO GEHIAGO

5. EUSKAL GIZARTEAREN BIZIKIDETZA BAKETSU BATERANTZ

6. EUSKARA, KULTURA ETA INFORMAZIO GIZARTE BATEN ALDE

7. POLITIKA FEMINISTA

8. HIRIGINTZA ETA NEKAZARITZA POLITIKA JASANGARRI BATEN ALDE

9. ELKARTASUN GEHIAGO IPARRALDEAN ETA HEGOALDEAN

10. BIODIBERTSITATEA HAZI ETA ANIMALIENTZAT ESKUBIDE GEHIAGO


Equon kalitatezko enpleguak sortuko dituen ekonomia jasangarri baten alde lan egingo dugu. Baliteke: zure esku dago.

EQUO Berdeak taldetik Euskadin ekonomia jasangarri eta sozialki aurreratu bat ezarri nahi dugu. Berau pertsonen eta ongizatearen zerbitzura egongo da, eta ondorengo printzipioekin bat datozen elkarte eta kooperatibak bereziki, eta enpresa, ekonomia eta finantza ekimenak oro har sustatuko ditu: planetaren mugen errespetua, enplegu egonkorrak, ingurugiro jasangarritasuna, genero berditasuna, lankidetza eta sareetan parte hartzea. Funtzionatzen ari ez diren bideen eredu ekonomiko alternatiboa.

1. Euskadin 45.000 enplegu sortzea lortuko dugu ekonomia sektore jasangarriak sustatuz.

2. New Deal Berdea indartuko dugu Euskadi inbertsio publikoen erreferentea izateko eta energia, elikadura, ekoizpen eta garraio sektoreak eraldatzeko.

3. 35 (eta 32) orduko lan-jardunaldien bidez, lanaren banaketa eta lan-kontziliazioa bultzatuko ditugu, eta horrela, 15.000 enplegu sortuko ditugu.

4. Iruzur fiskalaren aurkako borrokarekin1.300 MM€ bilduko ditugu, zergarik gabeko sektoreak barne sartuz eta zerga-erreforma progresibo eta ekologikoak sustatuz.

5. Kutxabank banka publiko, etiko eta gardenera eraldatuko dugu, eta herritarron eta enpresa txiki eta ertainen zerbitzura egongo da.

6. Hezkuntzan, osasunean, pentsioetan eta gizarte zerbitzuetan inbertsio publikoa sustatuko dugu.

7. Herritartasun oinarrizko errenta eta aberastasuna birbanatzeko gehienezko errentak ezarriko ditugu, eta gas, ur eta argindarrerako tarifa progresiboak sustatuko ditugu.

8. Alokairu publikoa eta etxebizitzen birgaitzea bultzatuko ditugu.

9. I+G+b areagotu eta indartuko dugu, eta ikertzaileen Europar Gutuneko baldintzak beteko ditugu.

10. Euroarekin trukatu ahal izango den euskal moneta baten inguruko eztabaida sustatuko dugu. Honekin, bertako ekonomia eta bidezkoak eta jasangarriak diren erosketa ohiturak bultzatuko ditugu. (Gora)

Equon herritarrei bere garrantzia eta ardura politikoa itzuliko dien birsortutako demokrazia baten alde lan egiten dugu. Lortu daiteke: zure esku dago.

Egungo politikaren eta herritarren arteko urruntasunaren aurrean, EQUO Berdeak taldean gure erakundeen berrazterketa sakon baten alde gaude, herritarrak beraien patuaren kontrolaren jabe izateko. Demokrazian sakonduko da eta ustelkeria modu eraginkorrean jarraituko da. Herritarren suminean bideratu den egoera politikoaren berritzea. Zure esku dago aldaketa horren alde lan egitea.

11. Islandian bezala, herri-partehartzetik, politika, gizarte eta ekonomia eremu berri bat sortzea babestuko dugu.

12. Hauteskunde erreforma bat bultzatuko dugu Euskadiko erakunde legegileetan eta administrazioetan proportzionaltasun, bozkaren zuzentasun eta aniztasun gehiago ziurtatzeko.

13. Alderdi politikoetan herritarrenganako irekiera, gardentasuna eta barne demokrazia ziurtatuko dituzten erreformak sustatuko ditugu.

14. Egundaino Euskadin aurkeztu diren bi Herri Ekimen Legeztapenen aldarrikapena berreskuratuko dugu: Oinarrizko Errentaren HELa, eta Justizia eta Elkartasun Gutuna Txirotutako Herrialdeekin.

15. Estatutu eta lege eremu egoki bat ezarriko dugu herri-partehartzea bideratzeko.

16. Gardentasunaren eta Gobernu Onaren euskal lege bat onartuko dugu.

17. Herritarrak kargu publiko izateko irisgarritasuna sustatuko dugu, bereziki emakumeen, gutxituen eta gizarte-egoera ahuleko taldeen artean.

18. Interes eta presio taldeen (“lobbiak”) eta erakunde publikoen arteko harremana arautzeko lege bat garatuko dugu.

19. Sektore publikoko ustelkeriaren aurka egiteko erreforma plan bat jarriko dugu martxan.

20. Autonomia eta herri mailako e-Administrazio eraginkor bat sustatuko dugu, eta Eusko Legebiltzarreko batzarraldi eta osoko bilerak zuzenean ematea erraztuko dugu (“streaming” bidez). (Gora)


Equok energia eredu jasangarri eta garbi bateranzko aldaketa sustatu nahi du. Gogo politikoak eta lehentasunak ezartzea besterik ez dela pentsatzen dugu: zure esku dago.

EQUO Berdeak taldean herritarren oinarrizko energia beharrak energia eredu berri batetik asebetetzea proposatzen dugu. Eredu horrek energia iturri garbi, ziur eta eskuragarrietatik edango du. Horrela gainera, klima-aldaketaren aurka borrokatu, ekoenpleguak sortu (10.000 lanpostu), gure teknologia-garapena kudeatu, hornikuntza ziurtasun handiagoa lortu eta Euskadiko energia kontsumoa benetan jaistea lortuko dugu. Energia baino urrunago doan proposamen bat, eredu zaharraren agortzearen aurrean Euskadiko industria-ehuna berrituko duena. Euskadi energia berrien aitzinean kokatu dezakegu: aldaketa hori garatzea zure esku dago.

21. 2020rako Euskadiko energiaren bukaerako kontsumoaren %50 gutxienez iturri berriztagarrietatik etorria izatea lortuko dugu.

22. Gas naturalarekiko egun daukagun dependentzia txikitzearen alde lan egingo dugu, eta fraking deritzonaren aurka gaude guztiz.

23. Garoñako zentral nuklearra 2013an behin betiko itxiko dela harretaz jarraituko dugu.

24. Mundu mailan eta teknologia arloan liderrak egingo gaituen enpresa ehuna sortzea bultzatuko dugu, eta Euskadiko Teknologia Zentruen Sarearekin eta Automotive Intelligence Center-arekin (AIC) hitzarmenak lotuko dira.

25. 2020an administrazio publikoek beraien egoitza eta erakundeetan kontsumitutako energiaren %100 jatorri berriztagarrietakoa izango da.

26. Legea aldatuko dugu energia berriztagarria sortzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikok bere hornitzaile enpresari saldu edo biltegiratu ahal izateko.

27. Sorrera eoliko txikiaren aldeko apustua egingo dugu potentzia baxu-ertaineko erroten bidez.

28. Dagoeneko eraikita dauden azaleretan kokatutako instalazio fotoboltaikoak sustatuko ditugu.

29. 2015erako industriaren energia eskaera %20 jaistea lortuko dugu.

30. Berotegi-efektuko gasak %95era arte gutxituko ditugu 2050erako, eta %40era arte 2020rako. (Gora)


Equon Ongizate Estatuaren alde lan egingo dugu: Hezkuntza eta osasun publiko gehiago. Gure oinarrizko eskubideak defendatzea premiazkoa dela uste dugu: zure esku dago.

Giza eskubideetan, demokrazian eta naturarekiko errespetuan oinarritutako balio eta jokaerak sortu eta helarazteko hezkuntza da gakoa; osasuna gizarte baten ongizate fisikoa mental eta sozial osoa lortzeko. Eskubide horien kalitatea eta unibertsaltasuna gizarte baten garapenaren eta herritarren ongizatearen adierazleak dira. EQUO Berdeak taldearen helburua hezkuntza eta osasun publikoak, doakoak eta unibertsalak lortzean datza, beti ere planetaren mugak errespetatuz. Zure esku dago horren alde lan egitea eta gureak diren eskubideen defentsa ziurtatzea.

31. Hezkuntza publikoa, laikoa, dohakoa eta kalitatezkoa defendatuko dugu, eta giza eskubideetan, demokrazian, berdintasunean eta naturarekiko errespetuan oinarritutako balioak indartuko ditugu.

32. Ikasleei begira jarritako hezkuntza bat bultzatuko dugu. Bertan, pertsona bakoitzaren gaitasun eta ezaugarriak errespetatuko dira eta pertsonen garapenerako gakoa ikasketa prozesua dela azpimarratuko da, haurtzaroan eta nerabezaroan bereziki.

33. Arautu gabeko heziketa plan bat sortuko dugu helduentzat, beraien garapen pertsonala hobetu eta gizartean parte-hartze gogotsuago bat sustatzeko.

34. Irakasleen etengabeko heziketa bultzatuko dugu hezkuntzaren modernizazioa lorzeko.

35. Gizarte mailan eztabaida zabal bat sustatuko dugu hezkuntza eta ikerketa plan estragetiko bat sortzeko. 2025era begira gizarte jasangarri baterako trantsizioa egin ahal izateko oinarriak eztabaidatu eta ezartzea ezinbestekoa ikusten dugu.

36. Lehen mailako arreta zentruetatik eta ikastetxeetatik osasunerako eskola sare bat garatuko dugu.

37. Hezkuntza eta sentsibilizazio kanpainekin gaixotasunen prebentzioa areagotuko dugu.

38. Osasun publikotik sexu eta ugalketa eskubideen berme osoaren alde lan egingo dugu.

39. Mendekotasun-eragile guztien banaketa, salmenta eta kontsumoak sortutako kalteak gutxitzeko gobernu-politika koordinatua, irmoa eta koherentea garatuko dugu.

40. Botika generikoen eta teknologia askeen erabilpena sustatuko dugu. (Gora)

Equok uste du euskal gizarteak bizikidetza baketsu baterako bide lasai bat dagoela. Herritarrek Euskadiren etorkizunaren inguruko hausnarketak eta erabakiak gidatu behar dituzte: zure esku dago.

Indarkeriaren amaierak elkarrizketa eta adostasun ekimen desberdinak praktikan jartzea ekarriko du eta horiek bizikidetza baketsu eta askearen (biktimen oroimena, ETAren desagerpena, presoen egoera, gizarte adiskidetzea) giltzarri izango dira. EQUO Berdeak taldetik demokraziaren, justiziaren eta oroimenaren balioetan oinarritutako ekimenak babestuko ditugu. Horretaz gain, bizikidetza hori ahalbidetuko duen erakunde-ereduaren inguruan ere adostasunetara heldu beharko da. Horrekin batera, eremu politiko berri bat ezarri beharko dela uste dugu politika eta nortasun sentsibilizazio guztiak biltzeko eta azken hamarkadatan sortutako gizarte dinamika berriak bertan txertatzeko, gure gizartean eragina duten egungo eta etorkizuneko erronka guztiei erantzuna emateko (ez bakarrik nortasunezkoak, baizik eta sozialak, ingurugiroarenak, ekonomikoak eta globalak ere). Zure esku dago guztion artean lan egitea Euskadiren etorkizunaren alde.

41. Euskadiren estatus politikoan herritarren parte-hartze eta erabakitze eskubidea defendatuko dugu.

42. Egoitzarekiko hiritartasuna babestuko dugu. Horrela, eskubide zibil, politiko, sozial eta ekonomikoak egoitza egonkorraren araberakoak izango dira, nazionalitate zehatz batekoa beharrean.

43. Elkarrizketarako mahai sozial eta herritar batetik bakea sustatuko dugu .

44. Nortasunaren eztabaida nortasun askoko eta anitza den hiritartasuna eraikitzean oinarrituko dugu.

45. Biktima guztiak ezagutzera emateko helburuarekin kontutan izango ditugu askotariko ikuspegi historikoak.

46. Defendatzen dugun eremu politiko berriak Estatu-Nazio estruktura politikoa gainditzea bilatzen du, izan diren mugak izan direla ere, jarduera politikorako hiru esparruren alde: tokikoa, europarra eta globala.

47. Biktima guztiak kontutan izango ditugu, beraien joera poltikoa eta nortasun aukera dena dela ere, parekatu edo epaitu gabe.

48. Edozein biktimak egia, justizia eta konponketa moralerako eskubide unibertsalak izango ditu.

49. Interes pertsonal edo politikoek biktimen eskubideen aintzatespena oztopatzea ekidingo dugu, beste alderdi berde europarretako gatazken ebazpenean adituak direnen iritziak kontuan hartuz.

50. Hezkuntzatik bizikidetza berreraikiko dugu. (Gora)

Equon euskararen, kulturaren eta informazioaren gizartearen alde gaude. Apostu hori gure herrialdeko egunerokoan zehaztea zure esku dago.

Euskara ondare immateriala da eta euskal kulturaren oinarria. Hori horrela, zaindu eta mantendu egin behar dugu. EQUO Berdeak taldean aisia, gizarte kohesiorako ardatza izaki, merkatu logikatik ateratzea oinarrizkoa dela uste dugu, eta bere kudeaketan aniztasuna, demokrazia eta gardentasuna sustatu beharko dira. Zure esku dago gure ondare kulturala eta informazioaren gizarteko jarduera guztion ondasuna izatea eta euskal herritar ororen eskura egotea.

51. Euskarazko kultur ekoizpen eta jardueren beharrak lehentasunez jorratuko ditugu.

52. Euskaraz, autokudeatutako eta dohako jarduera alternatiboak sustatuko ditugu.

53. Kalitatezkoa eta jasangarria den kultura eta aisia izateko eskubidea bultzatuko dugu.

54. Gure sortzaileen lana ahalik eta gehien indartuko dugu esparru guztietan.

55. Administrazioko eremu guztietan software askearen erabilpena defendatuko dugu.

56. Sarearen neutraltasuna eta herritar guztiak askatasunez sartzeko eta ezagutzak trukatzeko eskubidea defendatuko dugu.

57. Kulturaren mailegu publikoaren ordaintza eskatzen duten lege arauak ezabatuko ditugu.

58. Kultura-ondarearen proiektu eta ekimenetan herritarren parte-hartze prozesuak sustatuko ditugu.

59. Ondare-politiketan jasangarritasun kontzeptua gehituko dugu.

60. Kultura-adierazpen askerako espazioak bultzatuko ditugu (elkarteak, gaztetxeak…). (Gora)

Equok poltika feministetan sinesten du eta sexu aniztasuna aldarrikatzen du. Ez dugu nahi genero edo sexu aukeren ondorioz edonolako desberdintasunik pairatzea: zure esku dago.

EQUO Berdeak taldean alderdi ekofeminista aldarrikatzen gara. Ezaugarri hori heteropatriarkatuaren eta bere ohituren aurka borrokatzeko era bat dela ulertzen dugu. Horretarako, ildo ekologistak eta feministak biltzeko proposamena egiten dugu, eta emakumeen parekotasuna eta autonomia, eta pertsonen ekomenpekotasun eta elkarmenpekotasun baldintzak gure egiten ditugu. Euskadik aniztasunezko berdintasunean aurrera jarraitzea herritar guztien esku dago.

61. Berdintasun Legearen errebisioa eta eztabaida sustatuko dugu, eta arreta berezia jarriko diogu egungo legean jorratuta agertzen ez diren bazterketei: adina, aniztasun funtzionala, sexu orientazioa, genero alternatiboko nortasunak, etnia eta jatorri soziala.

62. Emakumeendako enplegu duina ziurtatuko duten enplegu eta hezkuntza programa berriak jarriko ditugu martxan. Horrela, lanaren banaketa sexuala errepikatzen duten estereotipo sexistak ezabatuko ditugu.

63. Emakumeen laneratzea sustatuko dugu edozein motako bazterkeriaren aurka lan egin bitartean.

64. Kontziliazioa, berdintasuna eta elkar-arduratzea bultzatuko ditugu, eta proposamen horiek emakumeek eta gizonek baldintza berdintasunean bere gain hartzeko neurriak sustatuko ditugu.

65. Askotariko ereduetako bizikidetza unitateei laguntza politikak garatuko ditugu.

66. Esparru politikoan eta enpresako erabaki postuetan emakumeen parte-hartzea sustatuko dugu.

67. Indarkeria matxista guztiz ezabatu arte lan egingo dugu, ekimen positibo eta zeharkakoen bidez, prebentziora zuzendua eta ikuspegi osoko hezkuntza programekin.

68. LGTBIQ kolektiboen eskubideak aintzatetsiko ditugu eta beraien inguruko gaietako erabakiak beraiekin batera hartuko ditugu.

69. Euskaditik abortu askea eta dohakoa kontutan hartuko duen lege bat sortzeko presioa egingo dugu, emakumeen sexu eta ugalketa eskubide bermatuz.

70. Genero berdintasuna sustatuko dugu euskal eremu politiko berriaren oinarrizko mugarri bezala. (Gora)


Equon gizatiarra den eta ingurugiro kalitate altuko euskal hiri eta landa kontzeptuak sustatuko nahi ditugu. Zure esku dago Euskadi eraginkor, jasangarri eta gizatiar bat sortzea.

EQUO Berdeak taldean gizatiarra den eta ingurugiro kalitate altuko lurralde bat defendatzen dugu, bizikidetzarako eta aniztasuneko lekuak bezala. Gizarte sare aberatsarekin eta gertuko oinarrizko zerbitzuekin. Gure lurralde ereduan garraio motorizatuaren beharra ahalik eta txikiena da eta garraio publikoak lehentasuna dauka autoren aurrean. Lurralde eredu hori materia eta energia ziklo autonomoz hornitzen da, hondakinen berrerabilpena eta birziklatzea errazten du, eraikin eko-eraginkorrak altxatu eta birgaitzen ditu, hiriko espazioetan naturak presentzia edukitzea, eta nekazaritza ekologikoaren eta elikadura-subiranotasunaren aldeko apustua egiten du. Neurrigabeko hazkunde batean sinistu gabe badakigu gure lurraldea garatu daitekeela. Lortzea zure esku dago.

71. Euskal “Y” proiektuaren eraldaketa ikertuko dugu pertsonen eta merkantzien garraiorako tren sare misto batean bihurtzeko, Bere ibilbideko tamaina erdiko herriei erantzuna ematea bilatuko da eta dagoeneko martxan dauden garraio-azpiegiturekin lotuko da. Aldiriko tren sarea berrituko dugu eta errepideen inguruan zuhaitz eremuak bultzatuko ditugu kutsadura ekiditeko.

72. Euskadiko lurzoru poltikak jasangarriak izatea harretaz jarraituko dugu. Gure hirien berregituraketa funtzionalari helduko diogu eragindako mugikortasuna ekiditeko.

73. Garraio publikoaren elektrifikazioa, txartel bakarra, plataforma intermodalak eta urruneko tokien estaldura sustatuko ditugu.

74. Autoaren presentzia gutxituko dugu hiriguneetan eta industrialdeek eta enpresek beraien autobus-lineak edo beste garraio jasangarrirako aukerak sustatzea bultzatuko dugu.

75. Urtero 10.000 etxebizitza eta 2.000 industri eta zerbitzurako eraikuntza barneratzen dituen eraikuntza eta bergaitzerako plan integrala sortuko dugu eta 10.000 enplegu sortuko ditugu etxebizitzen birgaitzea eta eraikuntza jasangarria gauzatzeko.

76. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa indartuko dugu, transgeniko gabea eta elikagai-subiranotasuna bermatzen duena. Horrekin guztiarekin, 10.000 enplegu baino gehiago sortuko dira.

77. Merkaturatze eta eraldaketarako kooperatibak sustatuko ditugu eta zereal eta belarren euskal merkatu bat sortuko da. Aldi berean, materia organikoa eta konposta biltzeko banku bat ere sortuko dugu.

78. Euskal jatorrizko abeltzaintza arrazaren alde eta laborantza tradizionalen barietate ezberdinen espezien kontserbazioaren aldeko apustua egingo dugu.

79. Gure baxurako arrantzontziei lagunduko diegu, eta aparteko ziurtagiriak ezarriko dira, arrantza produktuei kalitatea eta jasankortasunari dagokionez, zorrotzagoak diren merkatuetara sarrera errazteko.

80. Udal argiztapen adimendua eta eraginkorra ezartzeko ekimenei diru-laguntzaz sustatuko dira. Erradiazio elektromagnetikoen esposizioa murrizteko Europako Parlamentuaren ebazpena onartuko dugu. (Gora)

Equok Iparraldean eta Hegoaldearekin elkartasun gehiago nahi du. Nortasuna galdu gabe elkartasunezko gizarte bat izateak guztion abertastasuna eta gizarte bezala haztea esan nahi du: zure esku dago.

EQUO Berdeak taldean Hegoaldearekin elkartasuna daukan eta Iparraldean kohesioa daukan gizarte bat nahi dugu. Berezkoa den kultura konplexurik gabe onartzen duena eta gainjarritako, partekatutako, baztertzaileak ez diren eta aberasgarriak diren nortasunak egotea eta garatzea bermatuko duena. Ondorengo printzipioak aintzatetsi nahi ditugu: Kulturaniztasuna, berdintasuna, aniztasuna, diskriminazio eza, eta migrazioa epe luzerako elkarrenganako prozesu holistiko eta jasangarri bezala ulertzea. Zure esku dago printzipio horiek errealitate izatea eta gure bizitzetan eragina izatea.

81. Gizarteratzea gauzatzeko, kontratu publikoetan gizarte-klausulak ezarriko ditugu.

82. Lanbide, erakunde exekutibo eta eraginkor batean bihurtuko dugu eta bere Administrazio Kontseiluan pobrezia eta bazterketaren aurkako borrokan lan egiten duten gizarte-eragile guztiak sartuko ditugu.

83. Larrialdietarako laguntzak betetzen dituzten elkarte eta taldeek gure babesa izango dute. Oinarrizko beharrak modu ez kontsumista batean eskuratzeko lan egiten duten ekimenak ere babestuko ditugu, Denbora Bankuak, esaterako.

84. Bazterkeria pairatzen duten pertsonentzat eta kalean bizi direnentzat, jangela sozialak eta larrialdietarako aterpetxeak sortuko ditugu.

85. Ekintzailetza sustatuko dugu, gizarteratze prozesuetan dauden pertsonak kontratatzeko. Langileen eta kontratatzaileen lanean, jarraipen, ikuskatze eta kontrol sistemak antolatuko ditugu.

86. Abal publikoa duen Banka etikoaren bitartez, mikrokredituak sustatuko ditugu; batez ere, artisautza edota kooperatibak bezalako ekimen ekonomiko berriak sortzeko, eta bereziki emakumeei eta migratzaileei bideratuta egongo dira.

87. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren papera bultzatuko dugu eta garapenerako lankidetzara bideratutako Euskadiko BPGaren %0,7ko helburuarekin jarraituko dugu.

88. Zeharka eta sektoreka, krisi ekologikoa, Iparralde Globaletik Hegoalde Globalera dagoen zor ekologikoa eta elikadura-subiranotasuna lantzen dituzten Hegoaldeko proiektu eta programak indartuko ditugu.

89. Politika ezberdinen koherentziaren alde lan egingo dugu eta Hegoaldeko gatazkak elikatzen dituzten Iparraldeko ekintzen aurka borrokatuko dugu, Euskadiko armen fabriken itxieraren alde, esaterako.

90. Euskal gizartean, batez ere, migratzaileen aurkako portaera arrazista eta xenofoboei aurre hartzeko, sentsibilizazio kanpainak antolatuko ditugu.  (Gora)

Equok biodibertsitatea babestu eta animaliendako eskubide gehiago aintzatesteko lehentasuna dauka. Animaliekiko era guztietako indarkeriarekin bukatu nahi dugu eta planeta hau osatzen dugun izaki ororekin lotuta gaudela aintzatetsi nahi dugu: zure esku dago.

EQUO Berdeak taldean ingurugiro jasangarritasuna gure gizartearen beharrak asetzeko baliabideen kontsumoak ekosistemen berritze gaitasuna ez gainditzea bezala ulertzen dugu. Hori horrela izan dadin, gure egungo kontsumo maila jaistea eta ditugun baliabideetara egokitzea beharrezkoa da. Baliabide naturalei diegun errespetua animalienganakoa ere behar du izan: zure esku dago.

91. Lurzorua, basoak, biodibertsitatea eta paisaiak babesten dituen baso-kudeaketa jasangarria defendatuko dugu.

92. Ur-baliabideen eta isurketa guztien arazketa gauzatzeko, kudeaketa arrazional bat indartuko da.

93. Ekoizten diren ondasunak gure oinarrizko beharrak asetzera bideratuta dagoen ekoizpen eredu bat defendatuko dugu, baliabideak ahalik eta gutxien kontsumituz.

94. Euskadiko Hondakinen Plangintza ezberdinak egokituko ditugu, murrizketa, berrerabiltzea eta birziklatzean oinarritutako hierarkian oinarritzeko. Aldi berean, ontziak itzultzeko kudeaketa sustatuko dugu, eta zementu plantetan hondakin industrialak erraustea debekatuko da.

95. Lurralde-antolaketaren politika birbideratuko dugu hiri hazkundea mugatzeko, ekosistemetan dauden oztopoak kentzeko eta babestutako guneak artikulatzeko.

96. Basoko populazioaren babesa eta berreskuratzea sustatuko dugu. Horretarako korridore biologikoak sortuko dira eta babestutako naturguneen kudeaketa bermatuko da.

97. Animaliak babesteko legeak eta hauek betetzeko beharrezkoak diren kontrol-mekanismoak garatuko ditugu.

98. Animalienganako errespetua sustatzeko ekimenak sortuko ditugu, hezkuntza eta sentsibilizazioaren bidez, animalien aurkako indarkeriarik gabeko gizartea sustatzeko.

99. Animalien sufrimendu fisiko eta psikologikoa sortzen dituzten jai eta ikuskizunak desagertzea bultzatuko dugu.

100. Dieta jasangarriak bultzatuko ditugu, ingurumenean duten eragina ahalik eta txikiena izateko, eta aldi berean, mundu mailako hainbat arazoei heltzeko, eta, bestetik, animali jatorria duten produktuak ekiditen dituzten dietak sustatuko dira. (Gora)