Bilbon dugun zinegotzi Carmen Muñozek Bruselan egin den “Justizia Klimatikoa: trantsizio energetikoa, genero-ikuspegia oinarri hartuta” deitutako konferentzian parte hartu du EQUO Berdeak alderdiaren ordezkari gisa.
Topaketa horren helburua klima, energia eta berdintasunaren alorreko erakundeak eta adituak elkartzea zen, Europako trantsizio energetikoaren agendan genero-ikuspegia nola sartu behar den eztabaidatzeko, sinergiak sortzeko eta elkarlanerako balizko esparru zehatzak identifikatzeko.
Hona hemen Carmen Muñozek jardunaldiari buruz egindako hausnarketen bideoa: