Salgaiak tren bidez garraiatzeko EuskoKargo zerbitzuaren etorkizunari buruz galdetu dugu, azken urteetan defizita izan baitu

  • 2007an aurkeztu zen, erortzen jarraitzen duen salgaien trafikoa laukoizteko helburuarekin

Elkarrekin Podemos alderdi barruko EQUO Berdeak alderdiaren legebiltzarkide Jose Ramón Becerrak salgaiak tren bidez garraiatzeko EuskoKargo zerbitzuaren etorkizunari buruz galdetu dio Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, FEVEren Basurto-Ariz eta Irauregi- Basurto-Lutxana linea berriak transferituko direla kontuan izanik.

EQUO Berdeak alderdian errepide bidez garraiatzen diren salgaiak tren bidez garraiatzera igarotzea ezinbestekotzat jotzen dugu, baina ez dugu uste ‘Basque Country Logistics’ estrategian bildutako plataforma logistiko berritan (Arasur edo VIAP) inbertsio gehiago egitean oinarritzen diren formulek eta estrategiak berak EuskoTrenen bideragarritasunaren arazoa konponduko dutenik. “2016an EuskoKargok 50.000 Tm garraiatu zituen, bi bezerorenak izanik. 2010ean zegoen bezero nagusiak jadanik ez du zerbitzua erabiltzen, erosi ziren bagoiek ez zutelako zamak estaltzeko aukerarik ematen. Bezerorik eta garraiatzeko salgairik ez badago, zein da EuskoKargoren etorkizuna?”, galdetu du Becerrak Kontroleko Osoko Bilkuran hitz egin duenean.

EuskoKargoren ibilbidea itzulkin gabeko inbertsioz beteta dago. 2007an aurkeztu zen 1.200 MM euroko aurrekontuarekin, eta zenbateko horretatik 72 MM euro salgaietarako lokomotorrak eta bagoiak erosteko erabili ziren, erortzen jarraitzen duen salgaien trafikoa laukoizteko helburuarekin. “2010 eta 2016 bitartean EuskoKargo zerbitzuak 1 MM-ko ustiapen-galerak izan zituen, inbertsioak kontuan izan gabe. 2014an 900 euro lortu ziren. Ez da asko herri honek Abiadura Handiko Trenarekin galduko duenarekin konparatzen badugu, baina horrelako zerbitzu bat eutsiezina da”, azpimarratu du Becerrak, eta berriro adierazi du ezinbestekoa dela salgaiak tren bidez garraiatzea, errepideak baztertuz.