La Navaleko lan postuak salbatzeko “benetako ahalegina” egin dezala eskatu diogu Jaurlaritzari

  • Ostiral honetako Kontroleko Osoko Bilkuran Jaurlaritzari galdetu diogu “zer egingo duen, gaur La Navalentzat atzerako  kontaketa​ ​hasten baita”

Legebiltzarkide eta EQUOko kide José Ramón Becerrak, ostiral honetan aurkeztu den “ontziolaren konkurtsoan bere gobernuaren zeregina eta estrategia” zein  izango​ ​diren​ ​galdetu​ ​dio​ ​Lehendakariari.

Becerrak Urkulluri gogorarazi dio “La Navalen egoera 2014az geroztik ezagutzen  zutela” eta aurpegiratu dio 2.000 laguni lana ematen dien empresa baten arazoak  “saihestu”​ ​egin​ ​dituela.

Proposamen moduan, legebiltzar taldeko ordezkariak, LaNaval“porrothonetatik  jarraipen-itxaropenen batekin ateratzeko” Jaurlaritzak ezarri beharko lituzkeen  hainbat jardun planteatu ditu. Adibidez “finantzaketa berria lortzea, inbertitzaile berriak bilatzea eta egungo lan-enkarguei eustea”, eta hori lortzen da, Becerrak  esan duenez, “tartean dauden agente guztiek parte hartuko duten Lan Mahaibat                     gidatuz, etor daitezkeen inbertitzaile horiei denok La Navalen alde bat egiten  dugula​ ​erakusteko”.

Era berean, Becerrak Jaurlaritzari eskatu dio “administrazio konkurtsalarekin lan egin dezala ontziolaren Bideragarritasun Plana garatzeko; armadoreei euren  ontziak Sestaon eraikiko direla bermatzea; eta enpresaren aktiboak erosteko  eskaintza bat aurkez dezala, ontziolan eta jarduera industrialean sinestendutela frogatzeko”.

Konpromiso horiek ez badira hartzen, Becerrak adierazi du La Navalen “itxiera eta likidazioa” gertatuko dela. Ildo horretan,                       Becerrak Jaurlaritzari eskatu dio “Europako araudia aitzakiatzat ez dezala erabili, prozesu honetan parte har dezakeelako, eta gutxienezeresaiadadila”, zereneta bestela, “Ezkerraldeak, bere garaian bere sakrifizioarekin Bizkaiko industria altxa  zuenak eta gaur egun ezagutzen dugun oparotasunean asko lagundu zuenak, pentsatuko luke herri honetako klase politikoa, berriz ere, ez dagoela euren                 mailan”.