EQUO Berdeak taldearen ustez, Herri Administrazioen energia-iraunkortasunari buruzko Legearen proiektua ez da oso asmo handikoa

  • Alderdi ekologistak dioenez, ezinbestekoa da Klima Aldaketari buruzko Euskal Lege Integral bat lantzea. Lege hori, administrazioen energia-kontsumoa murriztera ez ezik, beste alderdi askori erantzutera ere bideratu beharko litzateke, hala nola hondakinen sorkuntzari, baliabide naturalen kudeaketari, elikadura-burujabetzari eta biodibertsitatearen galerari.

EQUO Berdeak taldearen ustez, Herri Administrazioen energia-iraunkortasunari buruzko Legearen proiektuan planteatutako helburuak ez dira oso asmo handikoak, eta Administrazioa ez da betetzen ari dagokion zeregin eredugarria.

Horixe adierazi du Elkarrekin Podemosen dagoen EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkide José Ramón Becerrak Ekonomia Garapeneko sailburu Arantxa Tapiaren agerraldian. “Klima-aldaketaren aurkako borrokaren helburuek ez dute atzerapenik onartzen. Askoz erabakitasun handiagoarekin jokatu beharra dago”.

Alderdi ekologistaren iritziz, eraikinetan energia-auditoriak egikaritu eta berritzeko epeak murriztu behar dira, eta energia-arloan jarduteko planen xede diren udalerrien kopurua gehitu, besteak beste.

Bestalde, Legeari erantsitako memoria ekonomikoak ez ditu kontuan hartzen energia-kontsumoa murrizteko inbertsioen trakzio-efektuak ekonomian eta zerga-sisteman dituen inpaktu positiboak.

Halaber, ahaztu egiten da motorizatu gabeko mugikortasunarekin zerikusia duen guztia, euskal herritarrek egunero gehien erabiltzen duten aukera bada ere. “Oinez edo bizikletaz egiten diren desplazamenduak sustatu eta bultzatzeko politikei buruz ez da ia ezer esaten”, azpimarratu du Becerrak.

EQUO Berdeak taldeak dioenez, ezinbestekoa da Klima Aldaketari buruzko Euskal Lege Integral bat lantzea. Lege hori, administrazioen energia-kontsumoa murriztera ez ezik, beste alderdi askori erantzutera ere bideratu beharko litzateke, hala nola hondakinen sorkuntzari, baliabide naturalen kudeaketari, elikadura-burujabetzari eta biodibertsitatearen galerari. “Aspalditik eduki behar genuen Klima Aldaketari buruzko Euskal Lege Integral bat, baina geldituta dago Patxi Lópezen legegintzaldiaz geroztik, eta hori da behar dugun Legea