Zinegotziak ekinean

 

Duela egun batzuk zurekin partekatu genituen Zinegotzi Berdeen Sareak erdietsitako lorpen nabarmenenen             

balantzearen ondoren, zinegotzi horien mintzaldi garrantzitsuenen arteko zenbait ikustera gonbidatzen zaitugu.

Zuzenean ematen diren osoko bilkurak baino ez dauzkagu. Herri txikiagoetako udalek ez daukate zerbitzu hori.

Gogoratu You Tube ko gure kanalean ikus ditzakezula gure hautetsiak jardunean beste mintzaldi batzuetan.

Hona hemen aipagarrienak:

 

   Carmen Muñoz zinegotziak lotsaz gorritzen du Bilboko Gobernu-taldea, agerian utziz itsasadarrean inork ez zituela egiten beharrezkoak ziren uraren kalitate-kontrolak. “Zuek ez zenekiten inork ez zuela itsasadarreko ura analizatzen, horixe da gaiaren funtsa eta horrexegatik atzeratu duzue hilabete bat baino gehiago eskatu dizuegun agerraldia”.

 

  Bilboko zinegotzi Carmen Muñozen mintzaldia, esparru guztietako emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko #M8-ko Adierazpenaren baterako irakurketan, Gernikako Juntetxean. “Erabat beharrezkoa da politika feminizatzea”.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

 

   Loïc Alejandro zinegotziak agerian uzten du Donostiako Gobernuaren gardentasunik eza Gipuzkoako erraustegiaren proiektuari dagokionez. “Urtebete daramagu dokumentu bat eskatzen eta oraintxe onartu diguzue dokumentu hori ez dugula inoiz jasoko. Hau sinestezina da”.

 

. Loïc Alejandrok aukera bat eskatzen du Donostiako Bellas Artes eraikinaren zuzeneko kudeaketa publikoa lortzeko: “Horrelakorik ezin da egin, ezin da, Bellas Artes eraikinarekin…”.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

 

   Hiriaren Egoerari buruzko Osoko Bilkuran, Gasteizko zinegotzi Oscar Fernándezek udal horretan EAJren Gobernuak egindako oker eta ez-betetzeak errepasatzen ditu. “Zuk diozunez, Urtaran jauna (Gasteizko alkatea), gurutzaldi-abiaduran doa zure Gobernua. Oker zabiltza, biribilean ari zara nabigatzen inoiz ere porturatu gabe”.

 

  Oscar Fernández zinegotziak hasiera ematen dio hirian patinete elektrikoen erabilera arautzeari buruzko debateari. Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak, haren erreklamazioa entzun ondoren, adierazitakoa kontuan hartu, eta Madrilen eta Bartzelonan ere araudiaren idazkuntzari buruzko lanak hasiko dituela iragartzen du.

………………………………………………………………………………………………………………………………………………………..

 

  Barakaldoko zinegotzi Ramón Sánchezek udal horretako gobernu-taldea eta Eusko Jaurlaritza –biak ere EAJk zuzendutakoak– erantzuki egiten ditu La Milagrosa ikastetxearen itxieraren inguruan izan duten jarrera dela-eta. “Barakaldoko hezkuntza-egoerari buruzko azterlan bat behar-beharrezkoa da, eta berandu gabiltza jada martxan jartzeko”.

……………………………………………………………………………………………………………………………………………………….

 

  Legazpiko zinegotzi Alberto Bezunarteak etika, gardentasuna eta eraginkortasuna eskatzen ditu obra txikien kontratazioan lehiaketa publikoak baztertzea saihesteko.