Udako atsedenaldiarekin batera gure udaletako jarduera amaitzen ari den honetan, balantzea egiteko unea iritsi da. Zer lortu dute gure zinegotziek? Uste genuena baino askoz ere gehiago, nola hiriburuetan hala udalerri txikiagoetan. Guretzat benetan harro sentitzeko modukoak diren lorpen batzuk nabarmenduko ditugu jarraian
- Bilbon, Carmen Muñoz zinegotziaren ahaleginari esker, kirol-ekitaldietan emakumeak ez dira gehiago ornamentu soil gisa agertuko, ezta publizitate-amarru edo sexu-objektu soil gisa ere.
- Udal-aurrekontuak egiterakoan genero-ikuspegia sartzea ere lortu dugu. Genero-ikuspegiaren araberako aurrekontu horren barruan, esku-hartze publikoen inpaktu-ebaluazioa bilduko litzateke, baita zerga-bilketak emakume eta gizonen artean duen inpaktu bereiziaren azterketa ere. Jardunaldiak antolatu ziren ere
- Gure zinegotziaren eskaerari jarraikiz, erosketa eta kontratazio berdearen aldeko udal-politika jarri da abian Udalean, produktuak erostean eta arlo eta mendeko erakundeetako zerbitzuen kontratazioan ingurumen-irizpideak pixkanaka sartuz.
- Gure proposamenari jarraikiz, Bilboko udal-eskola publikoetan EURONET 50/50 MAX proiektua martxan jartzea lortu dugu. Europako proiektu bat da, energiaren erabileran eta kudeaketan jardunbide egokiak aplikatuz eraikin publikoetan energia aurreztea sustatzen duena.
- Udaleko enplegu-planetan emakumeen kuota % 45etik 55era igo da. Eta kontratazio-agirietan klausula bat sartu da, kontratazio berriak izanez gero emakumek lehentasuna izan dezaten.
- BARAKALDON, oposizioko beste zenbait talderekin batera, Gizarte Ekintzako Informazio Batzorde bat osatzea lortu genuen, besteak beste “funtsezkoak” diren hamabi puntu aztertzeko, hala nola Gizarte Zerbitzuen egungo egoera eta Barakaldoko haurren egoerari buruzko balioespena.
- Ramón Sánchez gure zinegotziak egundoko lana egin du la Milagrosa ikastetxeko familia eta langileen alde, eta ikastetxearen itxiera saihesteko alternatibak proposatu ditu.
- Udalari eskatzen diogu lurzoru-klausulek kaltetutako pertsonen kasuetan inplikatzeko, herritarrei aholku emateko aparteko dispositibo bat ezarriz:
- Oiolako urtegiaren problematika Europara eraman ondoren, lindanoari buruzko eta urtegiari eragiten dion kalteari buruzko azterlan bat egitea eta argitaratzea lortu dugu.
- EIBARREN, Marije Aguirrek lortu zuen guk aurrekontuari egindako 475.300 euroko ekarpenak aurrera ateratzea, partida horietako gehienak ingurumen- eta gizarte-alorreko neurriak abiarazteko izanik.
- Eraikin babestu bat eraitsiz Eibarko Gobernuak legea urratzeko asmoa duela salatu dugu.
- Eibarren klima-aldaketaren aurkako borrokan aurrera egiteko hainbat toki-neurri aurkeztu dira.
- DONOSTIAN, Loïc Alejandro zinegotziak amiantoagatiko kutsadura-kasu bat azaleratu zuen Altzan, 3. partzelan. Salaketa egin ondoren, partzela horretan hesi seguru bat jartzea lortu genuen, Udal Gobernuko taldeak eskaera horri behin eta berriz uko egin ondoren:
- Ezker Anitza-IUrekin eta Ahal Dugurekin batera, etxebizitzari buruzko kanpaina bat bultzatu dugu Donostian, herritarren artean eta hedabideetan interes handia piztu duena:
- Donostiako Udalak hondakin elektronikoak bereizteko zentro bat sortzeko aukerari buruzko azterlan bat jarriko du abian, gure zinegotziaren proposamenari jarraikiz:
- Loïc Alejandrok Gobernua estu hartu du Anoetako birmoldaketari dagokionez. Izan ere, jarrera antidemokratikoa erakutsiz eta oposizio guztia kontra izan arren, gure alderdikidea Anoeta Kiroldegitik kanporatu zuten, Anoeta kudeatzen duen sozietatetik alegia, obra zalantzan jartzeagatik eta gardentasuna eskatzeagatik:
- Loic Alejandro erraustegiaren proiektuaren aurka azaldu da une oro, eta jarrera hori aitortu zaio gainera
- “In situ” ikuskapenak eskatzen ditugu pisu turistikoen alorrean indarrean dagoen hirigintza-araudia betetzen dela egiaztatzeko.
- LEGAZPIN Klima 2030 Plana onartu da, Alberto Bezunartearen eskutik egin ditugun ia ekarpen guztiak txertatuta.
- Konpainia elektrikoei tasa bat ezartzeko aukera aztertzea proposatu da, jabari publikoa linea elektrikoekin okupatzeagatik ordain dezaten.
- Energia berriztagarrien kontratazio publikoan aurrera egitea erabaki da.
- “Bergara, zeliakoentzako udalerri bat” proiektua onartu da, Aiert Lizarralde gure zinegotziak aurkeztutako mozioari jarraikiz.
- Herriko bidegorri-proiektua hobetzeko lanean aritu gara, zenbait ekarpen eginez.
- Alokairu sozialeko etxebizitzen parkea irekitzeko proposamenak aurkeztu genituen, Bergarako herritarrei eta bereziki gazteei etxebizitza bat eskuratzeko erraztasunak emateko, Bergaran erostea aukera bakarra dela aintzat hartuta.
- Katu-kolonien tratamendu eta kontrolerako proiektu bat proposatu dugu, udalerriko katuen ongizatean aurrera egiteko, eta, aldi berean, herritarrekiko elkarbizitza errazteko.
- ESKORIATZAN kontratazio berdea ezarri dute, Rafa Bernal gure zinegotziaren ahaleginari esker.
- Tokiko Agenda 21 berreskuratzeko lanean, Eskoriatzan ingurumen eta iraunkortasun plana bultzatzeko.
- Aurrekontuetan LGTBI politikak bultzatzeko partida berezi bat sartzea lortu ondoren, Gasteizko LGTBI errealitateari buruzko diagnostikoa egitea onartu da, eta LGTBIfobiaren aurkako politika publikoei buruzko mahai-inguru bat garatu da. LGTBI herritarrek espazio publikoan, hezkuntzan, lan-eremuan, osasunean eta aisian bizi dituzten errealitateei buruzko galdesorta egiten ari da jada, ikuspegi feminista eta intersekzional batetik.
- Oscar Fernández Gasteizko gure zinegotziaren ekimenari jarraikiz, taxiaren ordenantzan publizitate sexistaren debekua sartzea lortu dugu, baita debekua ez betetzeagatiko zigorrak sartzea ere.
- Emakumeen kirolari bultzada eman diogu azterlan aitzindari bat eginez, dagoeneko prentsan argitaratu eta zabaldu dena; horren arabera, Gasteizko 10.800 emakumek kirola egiteko oztopoak dituzte.
- Aurrera atera dugu enpresa elektrikoentzako jabari publikoaren okupazio-tasa aztertzeko mozioa.
- Eta kontratazio berde arduratsuaren tasa ere onartu da.
- Kontratu txikietarako gardentasun handiagoa eskatu dugu, eta udalbatza osoak proposamena babestu du.