E28: LGTBI+ eskubideak bermatzeko lege eraginkorrak eskatzen ditugu

Ekainaren 28an LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Aurten, 2017. urtean, munduan LGTBI pertsonen Giza Eskubideen onarpena dugu oinarri, orientazio afektiboa eta/edo sexuala eta genero-identitatea legez jazartzen dituztelako oraindik ere herri askotan, ILGAren eta Amnesty Internationalen txostenek agerian uzten duten bezala, adierazten baitute LGTBI pertsonak jazarpen-xede direla 72 Estatutan, eta heriotza-zigorrarekin zigortzen dituztela 13 Estatutan.

Munduan egiten diren LGTBI pertsonen Giza Eskubideen urratze hauen aurrean, ezin dugu ezer esan gabe geratu, eta Giza eskubideak urratzen dituzten Estatu eta Eskualdeen jazarpen eta lege-penalizazioaren aurrean erakundeen esku-hartze argia, ausarta eta eraginkorra eskatzen dugu.

Testuinguru horretan, guk, EQUOk eta EQUO LGTBI+ Sareak, jazarpenaren eta LGTBIfobiaren amaiera eskatzen dugu, baita mundu osoan benetako berdintasuna eta LGTBI eskubideen defentsa ahalbidetzen duten lege eraginkorrak egitea ere.

Gainera, Espainian LGTBI Harrotasunaren lehen manifestazioaren 40. urteurrena ospatzen dugu aurten, 1977an egin baitzen lehen aldiz. Bartzelonan egin zen, eta gai, lesbiana, transexual eta bisexualen mugimendu asoziatiboaren hasiera markatu zuen manifestazio horrek, 40 urteko diktaduraren ondoren demokraziaranzko trantsizio-prozesu batean murgilduta zegoen Estatu batean, izan ere, LGTBI kolektiboa izan baitzen erregimen frankistaren errepresioa gehien jasan zuten kolektiboetako bat, eta bereziki gay ziren gizonak eta emakume transexualak.

Ekainaren 28an, EQUOn eta EQUO LGTBI+ Sarean argi dugu oraindik ere bide luzea egin behar dugula erreklamatzen ditugun errespetua, onarpena eta berdintasuna lortzeko, eta gure borrokak xede berdina duten beste borroka batzuekin batera joan behar duela, adibidez mugimendu feministekin edo arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako mugimenduekin batera.

Aurten ere, EQUOk eta EQUO LGTBI+ Sareak Harrotasuna aldarrikatzen dugu LGBTI+ kolektiboa nabarmentzeko eta LGTBfobiaren aurka borrokatzeko tresna gisa. Errespetua eta bizikidetza oinarri dituen gizarte bat, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen eta askotarikoa den gizartea eraikitzeko Harrotasuna.