Berriz ere azpimarratu nahi dugu Gasteizen ekialde-mendebaldea konexioa dela lehentasuna mugikortasunaren alorrean

Gasteizen tranbia hegoaldetik zabaltzeko aukeraren inguruan hitz egiteko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordean egin duen agerraldian, José Ramón Becerra legebiltzarkide berdeak Arantza Tapia sailburuari berriz ere gogora ekarri dio ekialde-mendebaldea konexioa dela mugikortasun-alorreko lehentasuna.

Eta lehenago ere esan dugu gure ustez BRT dela premia horri erantzuteko modurik onena. Irabazi Gasteiz udal-taldearen bitartez, TUVISAren L2 linea Periferikoa Bus Rapid Transit linea bihurtzeko proposamena aurkeztu genuen, zerbitzu osoago bat eman dezan eta Arabako hiriburuan mugikortasun jasangarria erraz dezan.

Bestetik, Becerrak adierazi du Gasteizen tranbia Hegoalderantz zabaltzeko hartutako erabaki politikoa, zoritxarrez, alderdi jakin batzuen artean bakarrik hartu dutela, gainerakoekin adostu gabe. “Lehentasunezkoa da gizarte- eta ingurumen-inpaktuak kontuan hartzea, baina baita azpiegituren diseinuan adostasuna lortzea ere”, adierazi du legebiltzarkide berdeak.