-
Alderdiak Lehendakariari eskatu dio aurrezkian, efizientzian eta berriztagarrietan oinarritutako energia-eredu bat berehala gara dezala Euskadirako
-
Lehendakaritzan egin duten bileran, iazko azken Konferentzia Politikoan onartu zen Esparru Politiko Berriaren dokumentua entregatu dute
EQUO Euskadi gaur arratsaldean Íñigo Urkullu lehendakariarekin eta bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekarekin bildu da, Lehendakaritzaren egoitzan.
Euskal berdeek Iñigo Urkullurekin izan duten lehen bilera da, eta joan zen larunbatean Barakaldon egin zuten II. Batzarraren ondoren iritsi da. Erika Martínez eta Ramón Sánchez alderdiko kobozeramaile berriak ofizialki aurkezteaz gain, Batzarrean berretsi ziren eta datozen urteetan alderdiaren ildoa markatuko duten linea politiko berriak azaldu zizkioten lehendakariari. Linea horiek II. batzarrean onartu ziren hiru ebazpenetan daude bilduta * : “Aldaketa Klimatikoa gelditu eta Euskadi babestu”, “Ekonomia berdeago bat enplegu egonkorra sortzeko” eta “Gardentasuna, partaidetza eta gobernantza, baina benetan”.
Euskal alderdiak, euskal gizartea eta bereziki gazteria jasaten ari den langabezia maila handia murrizteko gai izango den produkzio-eredu bat abian jartzeko bere proposamenak helarazi dizkio Urkullu lehendakariari. Industriaren zeregina berriz formulatzea exigitzen du, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten sektore edo jarduerak indartzeko; lehen sektorean, nekazaritza-ekologia eta arrantza jasangarria bultzatzea; baso-masa autoktonoak modu jasangarriagoan kudeatzea zuraren sektorea errekuperatzeko; eraikuntza-sektorean, eraikinen birgaitze integrala, energia berriztagarriak eta bio-eraikuntza; hirugarren sektorean, garraio publikoa eta ekonomia zirkularra (berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea) gehiago bultzatzea. “Sektore horiek dira enplegu berdea, egonkorra eta deslokalizaezina sortzeko ahalmena dutenak” azpimarratu du Erika Martínezek.
Bestalde, alderdiak Lehendakariari eskatu dio aurrezkian, efizientzian eta berriztagarrietan oinarritutako energia-eredu bat berehala gara dezala Euskadirako, klima-aldaketa geldiarazteko eta gure ingurunea babesteko. “Klima-aldaketari buruzko “Klima 2050” estrategia eta Euskadi 2030 Estrategia Energetikoa ez dira nahikoak”, adierazi du Ramón Sánchezek.
Azkenik, Elkarrekin Podemosen barruko EQUO Euskadiko legebiltzarkide José Ramón Becerrak eta alderdiko Ekintza Politikoko arduradun Edurne Barandak, alderdiak landu zuen eta iazko martxoaren 12ko Azken Konferentzia Politikoan onartu zen Esparru Politiko berria dokumentua entregatu dute. “Euskadirako esparru politiko berri bat adostu behar da, ez da inposatu behar, eta dinamika sozial berriak bildu behar ditu: zuzeneko demokrazia, eskubide berriak herritarrentzat, jarraibide politikoak gizarte zuzen eta jasangarriagoa eraikitzeko”, adierazi du Becerrak.