EQUO Euskadi, II Batzar Nagusia
EQUO Euskadik maiatzaren 20an II. Kongresua egingo du Barakaldon, alde batetik, Euskadiko mahaia berritzeko, dagoeneko hasita dagoen primarioen prozesua egin ondoren, eta bestetik, alderdiaren dokumentuak eguneratzeko hiru gairi dagokienez: txosten politikoa, antolaketa-egitura eta estatutu eta erregelamenduen berrikuspena.
Dokumentu berriak eta Mahaikideak azkenik datorren maiatzaren 20an aurkeztuko dira BIC BIZKAIA EZKERRALDEAn egingo den Kongresuan, Nerbioi itsasadarraren alboan, garai batean Labe Garaiak zeuden lekuan.
Kongresuan parte hartzeko izena emateko epea hilaren 15an amaitzen da.
Nola iritsi?
BIC BIZKAIA EZKERRALDEA Nerbioi Itsasadarraren alboan dago, garai batean Labe Garaiak zeuden lekuan.
Inguruan aparkaleku bat dago, Lasesarreren alboan, eta garraio publikoan iristeko bi aukera daude:
1- Renferen aldirietako C-1 eta C-2 lineak; har daitezke San Mamesen (Termibus autobus-geltokiaren alboan) eta Abandon, RENFEren geltokian bertan, Desertu-Barakaldo geltokira arte, eta hemendik BIC Ezkerraldea 5 minutura dago, oinez joanda. Larunbatetan 15 minuturo daude trenak, eta bidaiaren iraupena Abandotik 13 minutu dira eta San Mamesetik 9 minutu.
2- Metroaren 2. linea, Kabiezeserako noranzkoan, Barakaldoko geltokia, eta hortik BIC Ezkerraldea 10 minutura dago, oinez joanda. Abandon edo San Mamesen har daiteke, Termibusen alboan. Larunbatetan 10 minuturo dago metroa, eta bidaiaren iraupena Abandotik 15 minutu dira eta San Mamesetik 9 minutu.
3- Donostiatik edo Gazteiztik Bilbora iristeko, autobusak Termibusera iristen dira.
4- Euskadi kanpotik iristeko, autobusak Termibusera eta trenak Abando-Renfera iristen dira.
Primarioen Prozesua
2011n hasi ginenez geroztik, barne-kargu guztiak hauteskunde primario bidez aukeratzen ditugu Equon. Oraingo honetan Euskadiko mahaia berritzeko txanda da. Horretarako, Euskadiko Batzarrak hauteskunde primarioen prozesu bat iragartzea erabaki zuen.
Apirilaren 23tik apirilaren 30eko gauerdira arte edonork dauka bere burua aurkezteko aukera, afiliatu zein jarraitzaile -eta bere Lurraldeko Asanbladan egiaztatuta-, 30 eguneko antzinatasuneko lurraldean erroldatuta.
Hautagaitza aurkezteko, mezu elektroniko bat bidali behar duzu euskadi@partidoequo.es helbidera honako hauekin batera:
- Izen-abizenak, argazkia, telefonoa, helbide elektronikoa eta IFZ.
- Aurkezpena egiteko testu labur bat (1.500 karaktere inguru)
- Motibazioak azaltzeko testu labur bat
Apirilaren 14an erroldan dauden eta egiaztatuta dauden alderdikide eta jarraitzaile guztiek izango dute botoa emateko eskubidea.
Dituzuen zalantzak argitzen laguntzeko edota izan daitezkeen erreklamazioak konpontzeko, batzorde federal bat dago. Batzorde horretako pertsonekin harremanetan jar zaitezkete votaciones@partidoequo.es helbidearen bitartez eta atsegin handiz lagunduko dizuete.