Eusko Legebiltzarrak EAJren eta PSEren gobernuaren Kontuak onartu ditu Alderdi Popularraren abstentzioari “esker”. Elkarrekin Podemosen arabera, “kromo-aldaketa” egin dute Alderdi Popularrarekin, eta horrela, “Eusko Jaurlaritzak bere benetako aurpegia zein den erakutsi du”.
Podemosek, Ezker Anitzak eta Equok osatzen dugun legebiltzar taldeak ukatu egiten dugu Kontu horiek beren ekintza gizartean oinarritzen dutenik: “Ezinbestekoa da herritarrei azaltzea, aurrekontua %1,2 igo bada, gehiago zorpetu gaituztelako dela. Eta ondorioz, gizartearen etorkizuna, bereziki Euskadiko gazteen etorkizuna hipotekatu egin dela”.
Behin eta berriz esan dugu zerga-erreformaren premia dagoela. Ostera ere “bidezko DSBEa” eskatu dugu, eta erakutsi dugu prest gaudela laguntzeko gizarte-prestazioetan murrizketak egitearen aurka gose-greba egiten ia hiru aste daramatzatenei #RGIMurrizketarikEz eta #notragamos lemapean.