Bilboko Neutroien Espalazioko Zentroaren jarraitutasunaren alde egiten dugu, zentroak finantzaketa egonkorra eta babes politikoa behar baitu

  • Elkarrekin Podemosek aurrekontuei buruzko zuzenketa partziala proposatu dugu zentrorako 5 MM € bideratzeko

Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide berde José Ramón Becerrak Eusko Jaurlaritzari galdetu dio zer asmo dituen ESS Bilbao izenarekin ezagutzen den Bilboko Neutroien Espalazioko Zentroari buruz. Zentroak ez dauka finantzaketarik eta Europako anbizio handieneko proiektu teknologikoetako bat izan arren, aurrera jarraitzeko aukera arriskuan jartzen duen egoera gogor bati egin behar dio aurre.

Jakin dugu Gobernu Zentralak 18 MM €-ko aurrekontua egin duela ESS Bilbao zentrorako 2017. urtean, eta beste 30 MM euroko aurrekontua egin duela 2020. urteraino; beraz, horrela desblokeatuta geratzen da finantzaketa Madrilen aldetik.

Orain erantzukizuna Eusko Jaurlaritzaren gain jarrita dago. Elkarrekin Podemosek zuzenketa partziala proposatu dugu 5 MM € bideratzeko, baina Eusko Jaurlaritzari laguntzen dioten taldeek ez dute onartu. Horrek esan nahi du 2017ko ekitaldi honetan, ESS Bilbao zentroak Eusko Jaurlaritzak emandako 2 € izango dituela.

Horren aurrean, Eusko Legebiltzarraren Kontrolerako Osoko Bilkuran Eusko Jaurlaritzari galdetu diogu zer egin behar duen proiektuaren finantzaketa bermatzeko. “Zamudioko zentroak laguntza politiko irmoa eta hausturarik gabea behar du, finantzaketa egonkorra eta ustekaberik gabea eta proiektu zientifiko argia eta errealista, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta ESS Bilbao partzuergoaren arteko lankidetza ahalbidetuko duena”, adierazi du Elkarrekin Podemos taldea osatzen duen EQUOko legebiltzarkide José Ramón Becerrak.