ALTERNATIBA BERDE BAT BEHAR DUGU
Eta horregatik gure balioak defendatzen ditugu: elkartasuna, jasangarritasuna, berdintasuna, justizia, babesa, ongi bizitzea, gizatasuna, bakea, demokrazia, gardentasuna, inklusioa, parte-hartzea eta abar.
ZURE AHOTSAK INPORTA DU
Zatoz gurekin eraldaketa ekonomiko, politiko eta sozialaren alde borroka egitera, pertsona guztientzat onura eta ongizatea ekarriko duena garapen jasangarriari eta berpizkunde berdeari esker. Ekonomia eta enplegu berdeak bultzatuz inbertsioak eta kalitatezko enplegua ekar dezaketen politika koherenteak abian jarriz, soldata duinak eta langileentzako eskubideak aldarrikatuz, mugikortasun ekonomikoa eta eskualde-garapena areagotuz eta enpresa txiki eta ertainei aukera gehiago emanez. Klima-aldaketa arinduko duen energia-eredua aldatuz: bai energia berriztagarriei eta energia-efizientziari, bai energia nuklearra eta ikatza pixkana-pixkana kentzeari, eta ez frackingari.
Berdeok ingurumen-erantzukizuna aldarrikatzen dugu, ingurumena suntsitzen badugu, gure ekonomiaren eta gure ongizatearen oinarria ere suntsituko dugu. Lagundu iezaguzu urrats sendo bat egiten munduak etorkizunik izan ez dezan lanean ari direnei aurre egiteko, izan ere asko dira eskuinetik zein ezkerretik gure oraina hipotekatu nahi duten pertsonak eta lobbiak. Kontsumitzaile eta herritarren eskubideak defendatzen ditugu, justizia sozialaren alde mobilizatzen gara bazterkeria sozialaren aurka, jasangarritasunaren alde dihardugu austeritatearen aurka. Aukera berdinak dituzten gizon eta emakume gisa bizi nahi dugu. Aukera-berdintasunaren alde eta pobreziaren eta etsipenaren aurka borrokatu nahi dugu.
Sexuagatiko, arrazagatiko, larruazal-koloreagatiko, jatorri etniko edo sozialagatiko, ezaugarri genetikoengatiko, hizkuntzagatiko, erlijioagatiko, sinesmenagatiko –politikoa edo beste era batekoa–, edozein gutxiengo nazionaleko kide izateagatiko, jabetzagatiko, jaiotzagatiko, dibertsitate funtzionalagatiko, adinagatiko, sexu-orientazioagatiko, genero-identitateagatiko edo beste edozein arrazoirengatiko diskriminazioa ez dugu onartu behar, inondik inora. Genero-berdintasuna EBren funtsezko printzipioa da. Nolanahi ere, alde handia dago eskubide bat onartu eta lege-mailan bermatzearen eta benetan ezartzearen artean. Guztion oinarrizko balioen aldeko borrokak dira horiek guztiak.
Lobbien boterearen eta ustelkeriaren eraginez ahulduta dagoen demokrazia suspertu nahi dugu; gure lanaren kontu eman behar dugu eta gure erantzukizuna bete. Herritarrek esandakoa kontuan izan behar da, eta herritarrok parte-hartze handiagoa eduki behar dugu demokrazia zuzenaren bitartez.
ZUK AUKERATZEN DUZU
Politika egiteko beste modu bat defendatzen dugu, modu garbiago eta gardenago bat, gure eguneroko bizitzari eragiten dioten gaiei erantzuteko gauza izango dena: kalitatezko enplegua eta berrikuntza, kontsumitzailearen defentsa eta ingurumen-politika, elikadura-segurtasuna, animalien babesa eta genero-berdintasuna. Guk erakundeetan gure egiteko modu berritzailearen egokitasuna ikusarazi nahi dugu, eta indar handiagoarekin egin nahi dugu aurrera. Horretarako zure babesa behar dugu, hautatu berdea!