Alderdi Berdea gara, eta 2011n sortu ginen politika birziklatzeko…
EQUO alderdi berdea da; jasangarritasuna defendatzea, demokrazia parte-hartzailea, justizia soziala, ekitatea eta Giza Eskubideak nortasun-ezaugarritzat dituen alderdi politiko bat gara.
Pertsonak eta planeta zainduko dituzten politika publikoak sortzeko lan egiten dugu, baliabide naturalak eta pertsonak esplotatuko ez dituzten politikak egiteko, B planetarik ez dugulako.
Konponbide bideragarriak sustatzen ditugu gaur egungo erronka handiei aurre egiteko, eta politikan parte hartzeko bide bat jarri nahi dugu egungo egoeraren aurrean amore eman nahi ez duten
pertsona guztien eskura. Herritarren eskaerei parte hartuz erantzun nahi diegu.
Enpresen finantziaziorik ez dugu, eta bankuei ere ez diegu krediturik eskatzen. EQUOn erabakiak demokratikoki hartzen ditugu, eta gure organo guztiak paritarioak dira. Antolakunde politiko eta
sozial berri bat gara.
EQUO Europako Alderdi Berdeko kidea da; gaur egun, Kide kandidatu izaerarekin. Europako Alderdi Berdea (European Green Party ingelesez) nazioz gaindiko alderdi politiko bat da, EBko eta EBtik kanpoko Europako hainbat herrialdetako alderdi politikoek osatua, eta 2004an fundatu zen Erroman, Alderdi Berdeen Europako Federazioaren IV. Biltzarrean (EFGP). Hala, Europako familia berdea izan zen europar eremuko alderdi politiko bat eratu zuen lehena, ondoren beste familia politiko batzuek hartuko zuten bidearen aitzindaria.
Gurekin harremanetan jartzeko, sartu info@partidoequo.es webgunean.