Hezkuntza publiko eta duinaren alde egiten dugu

  • EQUO, Podemos eta Ezker Anitza-IUk osatzen dugun Elkarrekin Podemos koalizioak parte hartu du STEILASek, ELAk eta LABek deitutako unibertsitatez kanpoko irakaskuntza ko greban.

Elkarrekin Podemosek bat egin du Euskadiko irakaskuntzan indar handiena duten sindikatuen deiarekin hezkuntza publikoko eta haurreskoletako langileen lan-baldintzak hobetu daitezen eskatzeko.

Legebiltzar taldeak salatu du Eusko Jaurlaritzak hezkuntza pribatuaren aldeko “apustu garbia” egin duela eta “ez duela inbertsiorik egin” sare publikoan, EAJ-PSEren Jaurlaritzak PPrekin adostutako aurrekontuan “beste ekitaldietan bezalaxe oraingo honetan ere” ikusten denaren arabera. Izan ere, “2009ko ekarpenera iristeko 167 milioi gehiago inbertitu beharko lirateke”.

Hain zuzen ere, Elkarrekin Podemosek Kontuen proiektuaren aurkako osoko zuzenketa aurkeztuko du, uste duelako proiektu hori gizartearen “benetako premiei” erantzutetik urrun dagoela.

Ildo horretan, Elkarrekin Podemos ere “erabat” ados dago greba-deialdi honen zergatikoarekin eta Jaurlaritzari eskatzen dio inbertsio handiagoa egin dezala eta lan-baldintza duinak ezar ditzala; era berean, eskatzen dio berehala ireki ditzala negoziazio-mahaiak honako alderdi hauek aztertzeko: irakasleen/ikasleen ratioak, bitarteko lan-kontratuen tasa handiak, estali gabeko bajak (kasu gehienetan bost egun igaro ondoren