-
Alderdi berdea bat dator erakunde feministek deitu duten geldialdiarekin, eta Euskadiko hainbat tokitan egingo diren elkarretaratze eta manifestazioetara joatera animatzen du
EQUO alderdi berdeak martxoaren 8an desparekotasuna salatzeko eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko deitu den emakumeen nazioarteko geldialdiarekin bat egiten du.
EQUO emakume-sareak, baita EQUOko emakume langileek ere, geldialdia egingo dute asteazkenean 12:00etatik 12:30era arte. Era berean, kausa horri lotuta deitutako elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartzera animatzen du alderdi berdeak.
EQUOtik aldarrikatzen dute politika guztietan berdintasuna zeharka barne hartu behar dela eta soldata-aldea edota etengabeko indarkeria matxista bezalako gaiak geldiarazteko neurri eraginkorrak hartu behar direla. Alderdi berdearen ustez beharrezkoa da berdintasunaren printzipioak praktikan jartzea, ekofeminismotik abiatuz genero-desparekotasuna, injustizia soziala eta ekologiaren jasangarritasunik eza amaitzen lagunduko duten proposamenekin.
EQUOko bozeramailekide eta diputatu Rosa Martínezek ekintzarekin bat datorrela adierazi du. “Emakumeen eskubideen aldeko mobilizazioak, adibidez Polonian eta Ameriketako Estatu Batuetan, garrantzi handia hartzen ari dira politika atzerakoi, xenofobo eta autoritarioen aurrean. Bidezko alternatiba bat eraiki ahal izateko, biztanleen erdiaren berdintasunean oinarritu behar dugu”.