Carmen Muñozek: “Ezinbestekoa da politika feminizatzea”

EQUO Euskadik UdalBerrin duen zinegotziak Gernikan parte hartu du berdintasunaren aldeko euskal emakume hautetsien lehen bileran

Bizkaiko Batzar Nagusiek, EUDEL Euskal Udalen Elkartearekin eta Emakunderekin elkarlanean, Emakumeen Ezohiko Batzarra antolatu dute gaur, asteazkena, martxoaren 1arekin. Gernikako Batzar Etxeak berdintasunaren aldeko euskal emakume hautetsien bilera hartu du, Emakumearen Nazioarteko Eguna baino astebete lehenago.

Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otadui egon da ekitaldiaren buruan, eta herritarrek azken udal-, foru- eta autonomia-hauteskundeetan hautatutako hainbat emakume bertaratu dira.
Bileran Erakunde Adierazpen bat aurkeztu dute martxoaren 8aren harira, NBE Emakumeak (UN Women) erakundearen ordezkaritza baten babesean. Europarako eta Erdialdeko Asiarako eskualde-zuzendari Alia El-Yassir eta NBE Emakumeak erakundeko Lidertza eta Gobernantza Sailaren arduradun politiko Begoña Lasagabaster egon dira ordezkaritza horren buruan.

Lurraldeko udalerrietako sei alkate eta zinegotzi andrek irakurri dute Adierazpena, besteak beste Carmen Muñozek, EQUO Euskadik, UdalBerriren barruan, Bilboko Udalean duen zinegotziak. Aldaketaren alde batutako indarren esparru politikoa ordezkatuz bertaratu da Muñoz. “Ezinbestekoa da politika feminizatzea. Horretarako, emakumeek eremu guztietan parte hartu behar dute, eta horretarako funtsezkoa da gizonek sistema patriarkalak eman dizkien pribilegioei uko egitea. Horrela bakarrik lortuko dugu sistema eraldatzea eta emakume eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzea”, adierazi du Muñozek.

Esku-hartzea hemen ikus daiteke: