EQUOk HazteOir.org plataformaren autobus transfoboak Euskadin izango duen presentzia gaitzesten du

 

  •     HazteOir.org plataformak ‘gezurrik esaten ez duen autobusa’ jarri du     zirkulazioan, eta alboetan honako mezu hau idatzi du: “Los chicos tienen pene, las chicas tienen vulva, que no te engañen”,     Chrysallis LGTB elkartearen “las niñas tienen pene y los niños tienen vulva” kanpainaren aurrez aurre jarriz.

 

EQUOk HazteOir.org plataformaren autobus transfoboak Euskadin izango duen presentzia erabat gaitzesten du. Ibilgailua euskal hiriburuetan barrena ibiliko da martxoaren hasieratik, bere alboetan honako mezu hau idatzita duela: “Los chicos tienen pene, las chicas tienen vulva, que no te engañen”.

HazteOir.org plataformak dagoeneko hasi du autobus horren ibilbidea hainbat lurraldetan, helburu argi batekin: bere mezuarekin Chrysallis Adingabe Transexualen Familien Estatuko Elkarteak hedatu duen mezuari aurka egitea. Chrysallis kolektiboak autobusetako markesinetan kartel didaktikoak ipini ditu ikasleei eta helduei errealitatea erakusteko, hau da, neska bat zakilarekin jaio daitekeela eta mutil bat baginarekin jaio daitekeela.

EQUOren ustez HazteOir.org plataformaren kanpaina LGTBI+ eskubideen aurkako eraso argia da eta polemika sortzen du, errealitate eztabaidaezin bat isilarazi nahi du, eta gizartean LGTBfobia sustatzen du.

Hori guztia ikusita, EQUOk HazteOir.org plataformari eskatzen dio atzerako martxa jar dezala eta bere autobus polemikoarekin Euskadira egingo duen bisita berriz pentsa dezala. HazteOir.org plataformari gogorarazi diote egungo gizarteak aurrerantz begira jarraitzen duela aniztasunaren errespetuari dagokionez. Horrez gain, oraindik bidea geratzen den arren, azken urteotan aurrerapauso handiak egin dira. Horregatik, presio-talde homofoboak gure gizarte demokratiko honetatik desagerrarazi egin behar dira.

Ez badute jaramonik egiten, EQUOk agintariei eskatzen die ez dezatela baimendu autobus horren presentzia, izan ere, Publizitatearen Lege Orokorrak dioenez, debekatuta baitago pertsonaren duintasunari eraso egiten dion edozein publizitate mota egitea.

Pertsona guztiek errespetua eta bizikidetza oinarri dituen bizitzarako eskubidea dute, beraien sexu-identitatea, generoa edo orientazio afektibo-sexuala edozein izanik ere.

EQUO Euskadik berretsi egiten du LGTBI+ kolektiboaren ikusgaitasunarekiko eta LGTBfobiaren aurkako borrokarekiko konpromisoa.