Beste behin ere Garoñari EZETZ esan diogu Gasteizen antolatu den giza katean

Garoñaren Kontrako Foroak deitutako giza katean parte hartu dugu. Ekimenera jende asko hurbildu denez, manifestazio jendetsua izan da, eta deialdi horretara bertaratuko zen jendearen kopuruaren inguruan ekimenaren antolatzaileek zituzten aurreikuspen baikorrenak gainditu ditu.

Milaka pertsonak berriz ere eskatu dugu zentral nuklearra itxi dezatela eta eskaera hori egin duten pertsona horien artean honako hauek daude: Arabako gure kobozeramaile eta legebiltzarkide Juantxo López de Uralde, gure zinegotzi Oscar Fernández eta Arabako kobozeramaile Xabi Marrero eta beste EQUOkide batzuk.

Gu ere ados gaude deialdiaren mezuarekin:

“Garoñaren aurkako Foroak –gizartearen, sindikatuen eta ingurumenaren arloko hainbat kolektibo ez ezik, alderdi politikoak eta pertsona indibidualak ere biltzen dituenak– eskatzen du euskal gizartearen eta bereziki Arabako gizartearen gehiengoaren iritzia errespetatzeko, herritar gehienak Garoña berriz irekitzearen aurka daudelako, eta herritar gehienek uste dutelako Garoña berriz irekitzea inposatu nahi dutenek ez daukatela legitimitate demokratikorik; era berean, hainbeste pertsonaren osasunerako eta bizitzarako mehatxu larri hori desagerraraztzea eskatzen du Foroak.

Ezinbestekoa da urratsak egitea kontsumoaren murrizketan, autoprodukzioan eta energia garbian eta berriztagarrian oinarrituta dagoen eredu energetiko alternatibo berri bat sozializatzea lortzeko (…)”.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duenez, hona hemen irudi batzuk: