ADIFen eta Euskotrenen Bizkaiko aldiriko geltokietako irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea eskatzen dugu.

Elkarrekin Podemos taldea osatzen duen EQUOko diputatu Rosa Martínezek Bizkaiko aldiriko geltokietako irisgarritasunaren eta segurtasunaren hobekuntzei buruzko eztabaidan parte hartu du Kongresuko Sustapen Batzordean.

Proposamena EAJ-PNVk aurkeztu du, eta gu alde agertu gara. Hala ere, ADIFen tarteetarako eskatzen dutena Eusko Jaurlaritzak kudeatzen dituen eta antzeko hutsuneak dituzten Euskotrenen tarteetarako ere eskatzeko eta betetzeko eskatu diegu jeltzaleei.

Martínezek aukera baliatu du EAJ-PNVri honako galdera hau egiteko berriz ere: zein da zuen eredua, EAJko jaun-andreok, milioi askotako inbertsioak behar dituen AHTa ala herriak lotzen dituzten eta euskal herritarrentzat baliagarriak diren lineak? Hementxe duzu bideoa: