Gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean egin diren batzorde eraketa saioetan eta hauei dagozkien mahaien aukeraketan, Elkarrekin Podemosen, EQUO Euskadiko Legebiltzarkidea den Jose Ramon Becerrak, azkenean, XI Legealdian, Legebiltzarreko bost batzordetan hartuko du parte. Hauek dira batzordeak:
Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako Batzordean, bozeramaile bezala
Ingurumena, Lurralde Antolamendua eta Etxebizitzako Batzordean, bozeramaile bezala
Merkataritza, Kontsumo eta Turismoko Batzordean, ahotsdun bezala.
Legebiltzarkidearen Estatutuko Batzordean, ahotsdun bezala.
Ogasun eta Aurrekontuen Batzordean, ahotsdun bezala.
Becerrarentzat, batzorde hauetarako hautatua izatearekin, pozik egoteko arrazoiak ditu eta aukera on bat zabaltzen da herritarren eskaera eta ardurak eta EQUO Euskadiren harira doazen hainbat gai proposatu eta lantzeko. Legebiltzarkide berdearen hitzetan, “asko dira gure alderdi berdetik ingurumen eta azpiegitura arloan egin nahi ditugun proposamenak, baina, horrek ez du esan nahi, herriko merkataritzaren edo turismo jasangarriarekiko egiten ditugun proposamenak gutxiago izan behar direnik. Ezinbesteko eginkizuna betetzera goaz esparru hauetan”.
Becerrak, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarreko talde zuzendaritzan ere hartuko du parte.