Ekologia politikoak Eusko Legebiltzarrean ordezkari bat lortu du I25ean. Elkarrekin Podemosen 3. hautagaia Araban, EQUO Euskadiren hautagaia den Jose Ramon Becerrak jarleku bat lortu du. European Green Party-aren barne dagoen formakuntza berde batek lortzen duen lehenengo ordezkaria da.
Honela aukera berri bat sortzen da Elkarrekin Podemosen programan jasotako proposamen berdeak aurrera eramateko, jasangarritasunak Euskadiko agenda politikoan merezi duen tokia har dezan.
Aurrerantzean justuagoa, berdintsuagoa,demokratigoagoa, berdeagoa, solidarioagoa eta etorkizun gehiagoko Euskadi bat lortzea izango da erronka. EQUO Euskadiren ordezkariak, Becerrak, hurrengo lau urteotan gogor egingo du lan euskaldunon bizitza eta ingurugiroa hobetzeko modu garden eta demokratiko batean. “Gure eginbeharra hurrengo lau urteetan lurralde hau gobernatzeko gai izan gaitezkeela erakustea da. Kanpainan egindako lanarekin eta lortutako emaitzekin pozik nago”, adierazi du Becerrak.
EQUO Euskadi alderdi berdean, Elkarrekin Podemos hamaika eserlekurekin Eusko Legebiltzarrera sartzeak, EQUO, Podemos Euskadi eta Ezker Anitza IU-k osatzen dugun koalizio politikoaren sendotzea dakarrela deritzogu. Gainera, Elkarrekin Podemos koaliziarekin, euskal gizarteak esparru politiko berri bat irekiz, legebiltzar anitz, zabal eta demokratikoagoa lortu duela uste dugu EQUO -.