EQUO Euskadi-k Portugalete eta Getxo estutu nahi ditu adostutako mozio animalista betetzera

Alderdi ekologistak pasatako neguan adostutako mozioak betetzea eskatzen die Udaletxe biei, non konpromisoa hartu zuten animaliei kaltea sortzen dizkien jai ekitaldiak edo ikuskizunak ez programatzeko. Getxoko Udaletxeak PSE-EE -ak aurkeztutako testua onartu zuen abenduak 27an izandako batzarrean, alderdi guztien adostasunarekin EAJ-PNV -rena ezik. Mozio bera urtarrilaren 26an sinatu zuten Portugaleten, talde guztien onarpenarekin EB-ak aurkeztua.

Guzti honegatik, EQUO Euskadik bai Getxo bai Portugalete-ko Udaletxeei eskatu nahi die koherente izateko eta adostu zutenez beraien jai programengatik betizuak kentzeko. Adostutako puntuen artean hurrengo aurkitzen da “animaliak, mina, sufrimendu psikiko eta fisikoari sentiberak, beraien ezaugarri biologikoekin bat bizitzera zuzenbide naturalarekin, gizarteak babestu eta defendituak izan behar dira eta bereziki Erakundeak defendatuak”. Era berean, laugarren puntuan aipatzen da “gizarte aurreratu eta etiko batek ezin ditu animaliak dibertimendu errekurtso erabili, bere sufrimendu psikiko eta fisikoari uko eginez”. EQUO Euskadi-k aipatutako udaletxeei albaitari txostena bidali die, Jose Enrique Zaldivar Laguia-k egina, albaitaria eta AVAT (Asociación de Veterinarios Abolicionistas de la Tauromaquia), non zehaztatzen da jaietan erabilitako animalien sufrimendua.

EQUO Euskadi-k gogorarazi nahi du animalista mozioa aprobaturik izan zela Santurtzi, Abanto-Zierbana eta Barakaldo-ko batzarretan ere bai, eta udaletxe hauetan errespetatu egin dutela. Koherentzia eredu Barakaldo-ko Udaletxea zoriondu nahi du alderdi berdeak, Karmengo jaietan zalditxoen karrusela aurten ez jartzeagatik.