Juantxo López de Uralde EQUO-ko bozeramailea eta diputatua kongresuan Elkarrekin Podemos-en ekitaldian parte hartu du Gasteizen, lurraren defentsan eta eredu produktibo eta energetikoaren aldaketa ardatz nagusi bezala.
Uralde-rekin batera Floren Marcellesi, EQUO-ko eurodiputatua eta Jose Ramón Becerra, Arabako hautagaia egon dira, Podemos-eko Cristina Macazaga eta Edurne García-rekin parte hartzen.
Urkulluren gobernuko neurriz gabeko garapen politika kritikatu du Uraldek, euskal lurraldean izan dituen inpaktu kaltegarriengatik, Abiadura Handiko Trena eta orain Gipuzkoako erraustegiarekin. “EAJ-ren euskal agendak kalte asko egin dio gure lurraldeari. Berdez jazten saiatzen diren arren, Euskadin orain gobernatzen dutenak ez dira berdeak. Haiek gelditzera goaz”. EQUO-ko bozeramaileak galdera bat egin die bertan zeudenei: “Nola egin daiteke hainbeste min gure lurraldeari eta bere burua nazionalistatzat hartu?”.
Uraldek eredu hau Elkarrekin Podemos proposatzen duenaren aurrean ipini du, eredu produktibo eta energetiko aldaketarengatik apustu egiten duen eredu bat, etorkizunezko eta kalitatezko enplenguekin.
Zentzu horretan ere mintzatu da Arabako hautagaia Joserra Becerra, hurrengoa defendatzen “klima aldaketaren aurkako lege bat, Euskadin aurrezpen eta energia eraginkorrean oinarritzen dena, eta erregai fosilak ordezkatzen dituzten energia berriztagarrietan apustu egin”.
Bestalde Florent Marcellesi EQUO-ko eurodiputatuak zera defendatu du “borroka ekologista borroka integrala da, planeta bakarrik defendatzen ez duena, baizik pertsonak ere, nekazaritza ekologikoarekin zerikusia duena, mugikortasun iraunkorra, baina baita enplegua eta osasunarekin”.
Zeren Elkarrekin Podemos-ek apustu egiten duen eredu energetikoaren aldaketa batekin “enpleguak sortzen dira, etorkizunezkoak, enplegu berdeak eta erabilgarritasun soziala indartzen”