Oskar Fernandez-ek, EQUOko zinegotzia IRABAZIn, Gasteizko mugarrietara tradiziozko bisita egin du Jose Ramón Becerra-rekin batera, EQUO Euskadiko hautagaia Eusko Legebiltzarrerako. Becerra, Orduñan jaioa, EQUO Euskadi, IU-EA eta Podemos-en artean osatutako Elkarrekin Podemos koalizioaren Arabako hautagaitzaren hirugarrena.
Bi politikari berdeek Vitoria-Gasteizko Udalbatzaren kideekin eta beste gonbidatuekin batera egin dute ibilbidea. Ohitura ospetsu hori gutxienez 419 urte darama errepikatzen etengabe. Ibilbidea 9,30etan hasi da Mendozan, Badaiako Mendilerroa zeharkatu du eta Santa Marinako baselizan bukatu du.
Becerrak udal-natura babesteko eta bultzatzeko beharra azpimarratu du eta, hedaduraz, lurralde osokoa, enplegu eta aberastasuna sortzeko iturria. Naturguneen kudeaketan kontzejuek hitza eta parte hartu behar dute.