Larunbat honetan EQUO Euskadik asanblada bat antolatu du Vitoria-Gasteizen, beste alderdi politiko batzurekin izan dituen solasaldiak aztertzeko, udazkenean egingo diren hauteskundeei begira hauteskunde-akordio bat lortzeko. Asanblada horretan EQUOkideek Podemos-ekin negoziatzen jarraitzeko apostua egin dute, hauteskunde-akordio batera ahalik eta azkarren iristeko. Hala eta guztiz ere, balizko akordio hori Euskadiko kideek berretsi behar izango dute jarraian, bozketa on-line baten bitartez.
Horretaz gain, datozen egunetan EQUOk bere primarioen prozesuari hasiera emango diote, parekotasunez bi pertsona Lehendakaritzarako hautagai aukeratzeko. Gainera primarioen prozesua euskal hiritar guztiei irekiko diete, euren web orrialdearen bidez inskribatuz, alderdi ekologistaren hautagaiak izateko edo hautatu ahal izateko.
EQUO Euskadiren ustez, udazkeneko hauteskundeetan aukera paregabea dago ekologia politikoaren proposamenak Eusko Legebiltzarrera eramateko, bai hauteskunde-koalizio baten bidez, bai bere kabuz.