Hilabete honetan zehar koordinazio mahai berria hautatuko da, eta bere proposamenetan lan egiten jarraituko du euskal herritarroi aurrean dituguneko arazo eta erronkentzat bestelako aukera bat eskeintzako
EQUO Euskadik bere sorrera gauzatu du, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru herrialdeek asanblada bateratu bat egin ondoren. Bilbon izandako bileran, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat kide eta lagun batu ziran, eta talde berriaren oinarri politiko eta antolakuntzakoak ezarri ziren.
Gogorotu beharra dago EQUO pasa direneko hauteskunde orokorren bezperetan sortu zela, eta une horretan probintzien inguruan antolatzea erabaki zela, ahalik eta barruti gehienetan aurkeztu ahal izateko. Une horretan gerorako utzi zen talde autonomikoak sortzea, eta une honetan hasi dira lan horrekin. EQUO Euskadi – Berdeak Euskadik, Andaluzian eta Asturiasen egindako pausoak jarraitu dituzte, berehala lanean hastea hurrengo hauteskunde autonomikoetan euskal herritargoarentzat alternatiba bat aurkezteko, bere lehentasuna delarik.
Hurrengo asteetan EQUO Euskadiko koordinazio mahaia osatuko duteneko pertsonak hautatuko dira, EQUOko nortasun zeinu direneko zerrenda irekien bitartez, hauteskunde prozesu horizontal eta garden baten bidez; kide guztiek bozkatu eta erabaki dezaketeneko elkarte politikoa bait da.
EQUOk bere proposamen eta alternatibetan lan egiten jarraituko du: iraunkortasunaren defentsa, parte hartzeko demokrazia eta giza eskubideak, eta baita ere bestelako eredu ekonomiko bat, enplegu berdeak sustatuz, finantza sistemei mugak ezarriz, eta zerbitzu publikoen kalitatea bermatzen dueneko fiskalitate progresiboa proposatuz.