EQUO Euskadi EITBko ESK sindikatuaren ordezkariekin elkartu da astelehen honetan. Bertan lehen eskuko informazioa jaso du enpresa publikoaren egoera latzari buruz, bereziki Euskadi Irratia eta Radio Euskadi.
Euskal irrati publikoa, hiritarrontzat informazio erreferentea izan dena, aurkako arrazoiengatik dago albisteetan orain: aurrekontu eta baliabide teknikoen murrizketa, eta aurrekaririk gabeko enplegu-suntsipena, Euskadiko lehen EREan bukatuz. Murrizketa latz hauek zuzeneko emanaldien orduak eta berezko produkzioa gutxitzera eraman dute, edukinen produkzioa gero eta gehiago azpikontratatzen, irratia ezkutuko pribatizazio batera bultzatuz. Guzti honek eragin zuzena dauka taldearen kate guztien entzuleriaren etengabeko jaitsieran.
Horregatik, EQUO Euskadik zalatzen du EITBko zuzendaritza taldearen kudeaketa kaltegarri honek euskal hiritarrok informazio hurbil, bizkor eta kalitatezkoa jasotzeko daukagun eskubidea kaltetzen duela. Gainera, hartutako neurrien opakutasunak erakundearen kontuen benetazko egoera ezagutzea galarazten du. Langile kaleratze eta EREak soilik 6 milioi eurotik gorako eragilketa suposatu du jadanik, indemnizazio eta lege-aholkularitzan. Diru hau kalitatezko irrati-telebista publikoa eratzeko erabili beharrean, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi eraikitzen lagundu zuten langileen eskubideak kaltetzeko erabiltzen ari da.
Beraz, EQUO Euskadik EITBko zuzendaritza taldearen dimisioa eskatzen du, eta hurrengo legealdian Parlamentuan azken urteotan zuzendaritza talde desberdinek egindako akats eta irregulartasun guztiak argitzeko lan egingo duela adierazten du. Bada ordua herritarrok EAJaren kudeaketa ereduaren izkutuko aurpegia ezagutzeko. Haiek dira ikus-entzunezko erakundearen egoeraren erantzule.