EQUOk aharien borroken amaiera eskatzen dio Eusko Jaularitzari

Alderdi Ekologistak, pasa den otsailaren 19an, Azpeitiko zezen plazan izan zen aharien borroka ikaragarria salatu zuen Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia eta Ingurumen fiskaltzaren aurrean. Eta Gasteizko exekutiboak salaketa artxibatu du animalien babesarekiko euskal legeak ez duela era berezian aharien borrokak debekatzen argudiatuz.

EQUOko bozeramailea den Monika Monteagudorentzat, “Eusko Jaurlaritzaren erantzunak salaketaren parterik handiena alde batera usteaz gain, ez dauka zentzurik”, eta gogorarazten du “salaketa, abenduaren 23ko Ikuskizun Publiko eta Dibertimenduzko Jardueren 10/2015 legean oinarrituta dagoela”. Arauaren 6. artikuluan animalien babesaren araudi haustea ekartzen duten edozein ikuskizunen debekatzea zehazten du. Eta animalien zaintzarako abenduaren 7ko 32/2007 legeak, bere 14. artikuluko “c” letran dioen bezala, arau hauste oso larria da “animaliak borroketarako erabiltzea”. Gabi daukagu ekintza hauek legez kontrakoak direla, beraz, herritarren babesa eskatu dugu firma bilketa baten bitartez gure eskaera arrazoitu eta argudiatuz.

EQUOk ala ere aharien borroka hauek maiztasunez zezen plazan egiten jarraituko direla salatzen du, nahiz eta beharrezko baimenik ez izan. Talde berdearen ustez, erantzunean, dena bota da atzera exekutibo autonomikoaren partetik, aitzaki bezala, Euskadiko animalien babeserako legeak, txakurren eta oilarren borrokak izan ezik beste edozein animalien borrokak egin daitezkeela azaltzen duela ulertu du.

Alderdi politikoarentzat, exekutiboak, animalien babeserako Euskadiko Legearekiko egiten duen irakurketa inpartziala eta kontraesanez beterikoa da, 2007an eta lege honetan oinarriturik, Iurretan animali hauen borrokak debekatu baitzen.

Aharien borrokak arautu gabeko ikuskizunak direla arrazoitzen dute, nahiz eta, Euskadiko animalien babeserako legearen 4 artikulua hautsi, bertan esaten baitu debekaturik dagoela animaliak zigortzea edo sufrimendua edo arrazoitu gabeko larritasuna sortarazi diezaioketen edozein praktiketara jazartzea. Guzti honengatik, EQUOk, idatziz, salaketa berriro berraztertzea eta legea urratzen duen jaialdi honi amaiera ematea eskatu du.

Argazkia: Lurrak