Martxoaren 8 bakoitzean Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunean aurrera egiteko aldarrikapenetarako aukera bat daukagu. Baita honetarako alderdi politikook jokatzen dugun paperari buruz gogoeta egiteko ere, eta desberdinkeri eta diskriminazioarekin bukatzeko konpromisoa berritzeko.
EQUO Euskadik oinarrizkotzat hartzen du genero berdintasunean aurrera egitea, hau baita benetazko gizarte demokratikoa lortzeko bide bakarra, emakumeak “bigarren lerroko hiritartzat” hartzeari utziz.
Gaur egun oraindik, XXI. mendearen bigarren hamarkadan, emakumeak esparru desberdinetan daude diskriminatuta: sozial, politiko eta lan-esparruan, gizonek baino soldata xumeago, kontratu prekarioago eta lan-merkatura sartzeko zailtasun handiagoekin.
Era berean, garrantzitsua da lortutako aurrerapenak ospatzea, baina EQUO Euskaditik gure eguneroko lan politikoan konprometituz jarraituko dugu, saiatzeari utzi gabe eta gizarte justo eta demokratikoago baterantz jotzen duten politika feministak martxan jarriz.
Carmen Muñoz-en esanetan, Udalberriren Zinegotzia Bilboko Udaletxean, “aurretik daukagun bidea luzea da, eta ziur aski batere erreza, baina soilik gaurko gizarte heteropatriarkala eraldatuz lortuko dugu birsorkuntza demokratikoa, emakumeak dagokion tokia hartuz. Jada ez dago aitzakientzako denborarik”.
Honela, astearte honetan EQUO Euskadi eta EQUO Emakume Sarea euskadiko hiri desberdinetan Koordinadora Feministak antolatutako manifestaldietara gehituko dira eta bertara hurbiltzeko deialdia egiten dute:
· Bilbo: manifestazioa 19,30etan Arriaga Enparantzan.
· Gasteiz: kontzentrazioa 20,00etan San Anton Enparantzan.
· Donostia: 19,00etan Boulevard-ean.
RQM-ko dokumentu osoa hemen aurkituko duzue: