EQUO Euskadik eta Ezker Anitza-IUk giza eskubideen eta Langraitz bidearen alternatibaren aldeko apustua egiten dute PPko blokeoaren eta EPPKren estrategiaren aurrean

Datorren larunbatean, urtarrilaren 9an, urtero egiten den ETAko presoen aldeko manifestazioa izango da Bilbon, eta honen inguruan, gaur egun espetxe politika pairatzen duten persona atxilotuen egoerari buruzko iritzia emateko gonbidapena egiten zaie alderdi politikoei.

Zentzu honetan, EQUO Euskadik eta Ezker Anitza-IUk uste dugu PPk aurreko legegintzaldian burututako espetxe politikak Justizia “araututako mendekua” balitz erabiltzen du. Presoen urruntze politika espetxeratuei eta euren familiei gaineratzen zaien zigorra da. Horri gaineratu behar zaio PPk onartutako erreforma legalak, Frantzian 2010 baino lehenago betetako kartzela zigorrak deskontatzea galerazteaz gain, araudi komunitarioaren izpirituaren kontra agertzen dela. Azkenik, Gobernuak etengabe ezetz esaten dio gaixo dauden presoen zigorrak betetzeko baldintzak biguntzeari eta neurri hori hartu beharko litzateke, oinarrizko printzipio humanitarioak errespetatzeko.

Horrez gain, nabarmentzekoa da Barne Ministerioak Langraitz bidearen aldeko kolektiboan dauden espetxeratuek eskatzen dituzten baimen eskabideei eta graduen progresioei sistematikoki ezetza ematen diola, Espainiako Konstituzioak defendatzen duen gizarteratze printzipioaren kontra, alegia.

Zoritxarrez, azkeneko lau urte hauetan, EPPKrekin lotutako presoen (terrorismo zigorrak dituztenak eta jarduera politikoa burutzeagatik kondenatuak izan direnak) jarrera espetxeratuei presioa egitea izan da, banakako kartzela-baimenak ez eskatzeko eta eragindako mina ez onartzearen bidea hartzeko, Langraitz bidea hartzen zuten preso disidenteak bere kolektibotik kaleratuz.

Bizikidetza berreraikitzeko oinarrizkoa den bide hori ezeztatzea, gertakizunen ikuspuntu partziala onartzea (presoena bakarrik eta ez biktimena), eta kritikarik gabeko tratamendua, “martiri/heroiak” mantenduz, persona guztien oinarrizko eskubideak errespetatzea bultzatzen duen jarreratik oso urrun dago.

Honenbestez, EQUO Euskadik eta Ezker Anitza-IUk nahitaezkoa ikusten dugu bai espetxe politikaren aldaketa eta baita biolentzia erabili zein babestu dutenen autokritika eta erreparazioa.

Ondorioz, Langraitz bidea onartu duten hogeita hamar preso inguru biltzen dituen kolektiboak hasitako bidea persona guztien giza eskubideak defendatzen dituen alternatiba koherentea dela uste dugu, aldi berean, balore humanistetan oinarritutako bizikidetza egonkorra ahalbidetzen duena.

Aurretik esandako guztiagatik, beste behin ere, datorren urtarrilaren 6rako deitutako manifestazioa ez babestea erabaki dugu. Horrek, ordea, ez du militanteen askatasuna murrizten deialdi honetan parte hartzeko.