EQUOk, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mutriku eta Sasiolaren arteko errepide proiektua atzera botatzea goraipatzen du. Proiektu hori ez egiteak, Mutriku eta Deba arteko kostaldeko bideari mesede egingo dio. Alderdi ekologistak, Mutrikuar guztiei eta bereziki bere kidea den Berdeak+Independienteak Udal Taldeari bere poza helarazi nahi die.
Berdeak+Independienteak Udal Taldeak, hamarkada bat baino gehiagoan aritu da eremu honetako natur eta kultur ondarearen espoliazioa ekiditzeko lanean. B+I-ko zinegotzi eta EQUO-ko kide den Iñigo Aguirren hitzetan “15 urte daramatzagu Mutrikun daukagun bailara ederrenetariko bat izorratu behar zuen errepide honen eraikuntza gelditu nahian, bailara hau, herria baino zaharragoa eta Praileaitzekin mugakidea da”. Amaitzeko, zinegotziak hitzetan “proiektuaren 80 milioiko kostua, Mutriku eta Debako udalerriek elkarren artean 6 urte baino gehiagorako duten aurrekontua da. Hemen nahiz Europan, urtetan salatzen ibilita gero, ingurumen inpaktu adierazpena ez edukitzeak behartutako proiektuaren geldiarazpen eta hainbat egokitzapenen ondoren… azkenean sen onak garaitu du. Egia frogatzerako orduan, errepide berria, ez zen uste zen bezain nahitaezko edo ta beharrezkoa, batzuk defendatzen zuten bezala.”