EQUO Euskadik euskal gizartea, bai gizonak zein emakumeak, Madrileko azaroaren 7ko manifestaldira joan dadin eta bortizkeria matxista errefusatu dezan gonbidatzen du.
Talde ekologistak, Madrilen azaroaren 7an egingo den indarkeria matxistaren aurkako manifestaldiari bere elkartasun ofiziala adierazi nahi dio. EQUO Euskadiren ustez, bortizkeria matxista genero ezberdintasunaren adierazle nagusiena da. Beraz, emakumeen eskubideen urraketa larria da.
EQUO Euskadiko bozeramaile den Leire De Diegoren esanetan, “EQUOko gizon-emakumeek, bai Euskadikoak, bai beste herrialdeetakoak, indarkeria matxistaren aurka agertuko gara azaroaren 7an Madrilen, eta horrela gure elkartasuna adieraziko diegu indarkeria mota hau pairatzen duten emakumeei” eta, bukatzeko, “ailegatu garen larritasun egoerak estatu itun bat sinatzea eskatzen du, baina, ituna sinatu beharrean, gobernuak indarkeria matxista gelditzeko dauden baliabideak murrizten jarraitu du”.
Bestetik Monika Monteagudok, EQUO Euskadiko beste bozeramaileak, adierazi du “ezin gara isilik egon emakumeei erasotzen badiete, ezin da eraso bat bera ere erantzunik gabe gelditu”, salatu du “aurten 50 emakume erail dute” eta, bukatzeko, sare sozialetan erabiltzen den esamoldea gogoraratu du: #Bizirik nahi gaituztegu baina #erailtzen gaituzte.