EQUOko kideek eta jarraitzaileek erabaki dute Podemos-ekin joatea hauteskunde orokorretara, bozken %55arekin aldeko. Era horretan alderdi berdeak aldaketaren partaide izateko eta egoera politiko berria eraikitzeko asmoa adierazi du.
EQUOko 3.357 pertsonako erroldan (1.892 kide eta 1.465 jarraitzaile egiaztatuak) 1.090 pertsona eman dute bozka: %54,77a konfluentziaren alde bozkatu du eta %45,23a kontra azaldu da.
Juantxo López de Uralde, bozeramaile federala eta EQUOko zerrendaburua estatu mailan barneko primarioen ostean, Podemos alderdiaren Arabako hautagaitzaren buru izango da. Horretaz gain, EQUOko beste hautagai batzuek ere tokia izango dute beste probintzia batzuetan. Gainera lankidetza-tresnak hartu dira EQUOko proposamenak alderdi morearen hauteskunde-programan sartzeko.
Alderdi berdea bateratze-hautagaitzen aldekoa izan da hasieratik, Partido Popularra instituzioetatik kentzeko. Kideek eta jarraitzaileek akordio hau erabilgarria izango delakoan agertu dira, alderdi-bikeria, laztasun-politikak eta giza-murrizketei aurre egiteko. Zentzu honetan, EQUOk Podemos-en papera onartzen du, eta emandako pausua erantzukizun politiko gisa irakurri behar da, Estatu mailan larrialdi soziala bizi den erantzuna, Gobernuko politikek erabateko aldaketa behar dute eta.
Hauteskundeetarako akordioak ez du arriskuan jarriko EQUOko etorkizun politiko desderdina eta autonomoa. Krisialdi ekologikoak, sozialak eta ekonomikoak gaurko egoeran eragin haundia dauka; beraz, inoiz baino gehiago orain EQUOk bere lekua izango du Espainiako ikuspegi politikoan, Europako hainbat herrietan gertatzen den bezala, non Europako Alderdi Berdearen alderdi politikoek zeregin nabarmena daukate.