EQUO Euskadik TTIP-aren aurka protestatuko du ostegunean, Jyrki Katainen europar Komisarioaren bisitarekin batera

“Euskal Herrian TTIPari EZ!” plataformak (horretan EQUO Euskadi dago sartuta) Jyriki Katainen Troikaren kolaboratzailearen bisitaren aurrean kontzentrazioa deitzen du, otsailak 26, osteguna, 11.00tan Bilboko Euskalduna Jauregi aurrean.

TTIPak, AEB eta EB arteko itun trasatlantikoak, inongo muga zein kontrolik gabeko merkatu bakarren sorrera helburu du. Honetarako, egun EB zein estatuak herritarron zein herrion eskubideen murrizketa gelditzeko dauzkaten arau apurrak deuseztuz, ingurugiroan, enpleguan, sektore publikoan, osasungintzan, inbertsioan edo komertzioan.

TTIPak politika neoliberalak areagotzea dakar, “austeritatea” ez ezik, EB eta AEBko elite ekonomiko, finantzazio eta politikoen alde egiten duten inbertsioetan oinarritutako politikak hain zuzen ere: hitzarmena enpresa-jabegoen, transnazional handien eta Troikaren ordezkarien artean ari dira eztabaidatzen. Itzal artean burutzen ari den akordioa, herritarroi bizkarra emanez eta herri-baimenik gabea. Merkatuen eskaerei erantzuteari begira bulego ilunetan sinatutako akordioen bidezko hitzarmena.

Era berean Juncker Planak aipatu ditugun politika horiei bidea irekiko die. Juncker Planaren oinarri garrantzitsuena sektore pribatua izaki, bertan jasotako neurriak onartu eta aplikatzeak enpleguaren galera, prekarizazioa, herri-sektoreen pobretzea eta sektore publikoaren pribatizazioa besterik ez ditu areagotuko. Ingurumenaren babesa jaitsiaraziko du baliabide naturalak inongo kontrolik gabe. Gainera, osasun- eta elikadura-neurri asko baztertuko ditu elikagaien eta geure osasuna bera ere arriskuan jarriz.

Troikak, TTIParen zein Juncker Planaren sustatzaile nagusiak, datorren ostegunean Europar Batzordeko Jyrki Katainen Komisarioa bidaliko du Bilbora. Katainen Enplegu, Hazkunde, Inbertsio eta Lehiakortasunaren Sustapeneko presidenteordea da. Eragile politiko eta instituzioetako ordezkari askok ongi etorria emango diote presidenteordeari eta haren planari. Gu ordea kalean izango gara, langile eta herri-sektoreek osatzen dugun gehiengoaren eskubideak defendatzen.

Horregatik guztiagatik, “Euskal Herrian TTIPari EZ!” kanpainan parte hartzen dugun eragile sozial, sindikal eta politikoek Katainen presidenteordearen aurrean elkarretaratzea deitu dugu. Inposatutako politikengatik protestatzen dugu, politika horiek guztiak zentzugabeak baitira, langabezia, pobretzea eta eskubide eta askatasun sozialen zapalkuntza areagotuz. Plan horiek guztiek gure bizitzak deuseztatu nahi dituzte transnazionalen, politikarien eta bankarien kontu milioidunak are eta aberatsagoak bihurtzeko.

Horien guztien aurrean, hemen behean sinatu dugun eragileok inposizio horiek geldiaraztearen beharra aldarrikatzen dugu, eta herritarrak animatu nahi ditugu protesta honetan parte har dezaten eta martxan jarri dugun dinamikarekin bat egin dezaten. Erabakia gurea da.

Deitzailea / Convoca: Euskal Herrian TTIPari ez! Kanpaina

EQUO Euskadi, Ezker Anitza-IU, Ezkerra, EH Bildu, PM+J, Podemos-Ahal Dugu, PCE-EPK, Antikapitalistak, Irabazi Bilbao, CCOO Euskadi, CGT Euskadi, CNT Euskadi EHNE, ELA, ESK, LAB, LSB-USO, STEE-EILAS, UGT Euskadi, Cumbre Social Vasca, Federación Republicanos RPS, Gure Energia, SETEM Hego Haizea, Ekologistak Martxan, AHT Gelditu Elkarlana, Coordinadora ONGD Euskadi, Economistas sin Fronteras, REAS Euskadi, Auditoría de la Deuda Bizkaia, Desazkundea, Askapena, Komite Internazionalistak, Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Feministalde, Economía del Bien Común (EBC Euskadi), M15M, Basherriak, Plataforma Afectados por la Hipoteca, Fracking Ez, ATTAC,  EKA/OCUV, Ernai, Calcuta Ondoan, EBC Euskadi.

IMG-20150128-WA0001