EQUO Euskadik kontsumo arduratsu eta aurrezte energetikoan oinarrituriko festa batzuengatik apustu egiten du

Badira urte batzuk, Gabonak kontsumismoan oinarrituriko jaiak bihurtu direla. Familia arteko ospakizunaren arrazoipean, eredu kontsumista eta arduragabea sustatzen da, eta bere ondorioak oso larriak dira: desberdintasun sozialari eta lan prekarioari mesede egiten die, baliabide naturalak gehiegi ustiatzeaz gain.
Eredu honen aldeko kanpaina bortitz baten eraginpean daude herritarrak, urtez urte geroz eta lehenago. Presioa publizitatearengatik dator neurri handi batean, baina beste eragile batzuk ere parte hartzen dute, udaletxeak bezalakoak, euren Gabonetako argiekin. Gure herriak eta hiriak apaintzen dituzten bonbilak energia-erginkortasunik gabekoak dira gehienetan, energia eta baliabide publikoen xahubideak. Gainera xahubide energetiko hori, energia kutsakor, garesti eta murriztuan dago oinarrituta. Diru publikoaren xahuketa ekonomikoa ere bada, leku horietan ere oinarrizko beharrak bete ezinak diren pertsonak bizi direlako.
EQUO Euskadik Gabonak ospatzeko beste modu bat proposatzen du: kontsumo arduratsu eta aldakor batean oinarriturikoa, eguneko gizarte eredua aldatzeko modukoa, era horretan gizarte justuago, berdinago eta jasangarriago bat lortzeko. Hori dela eta, egun hauetan EQUO Euskadik proposamen bikoitz bat luzatzen ditu:
Herritarrei, publizitatearen presioari eusteko, kontsumo arduratsu baten mesederako. Bakarrik beharrezkoa dena erostea, ahal izanez gero komertzio txikiari lagunduz. Jostailuak eta arropa berrerabili edo ematea, balore sexistak, baztertzaileak edo biolentzia bultzatzen dituzten produktuak saihestea, kanpaina solidarioetan parte hartzea, GKEei edo lukururik gabeko taldeei laguntzak ematea, erositakoaren jatorriaz eta nola ekoiztu denaz hausnartzea, aukera jasangarriagoak bilatzea… pausu xeheak izan daitezke, baina eraginkorrak dira gizarte justuago bat eraikitzeko bidean.
Udaletxeei, energia-eraginkortasunik gabeko Gabonetako argietara diru publikorik ez bideratzea. Gainera EQUO Euskadik aldarrikatzen du herritarron eskubidea argiztapenaren kostua jakiteko, eta eskatzen du baliabide horiek etekin soziala eduki behar dutela, esaterako pobrezia energetikoaren kontra borrokatzea.