EQUO Euskadik Errenteriako Udala zoriontzen du udal-garraio publikoa irisgarriagoa bihurtzearren

Duela gutxi Errenteriako Udalak udal-arautegi bat onartu du garraio publikoaren erabilera erraztu eta sustatzeko. Arautegi honek udalbatzan dauden alderdi politiko guztien babesa izan du, eta herritarren eskariak ere jaso ditu.

Arautegi berri honek garraio publiko irisgarri eta erabilgarriago bat lortu nahi du; adibidez, bizikletak edo katuak eta txakurrak onartzen ditu herriko garraio publikoan.

Hartu diren neurrien artean, pertsona guztiek mugikortasunarekiko duten eskubidearen babes irmoa nabarmentzen du araudi berriak. Modu honetan, desgaitasunak pairatzen duten pertsonek eserleku bereziak gordetzeko eskubidea izango dute, beraien lehentasuna ez errespetatzeak arau-hauste bezala jasoko delarik. Baita ere, desgaitasuna pairatzen duten pertsonak eta bere laguntzaileak dohainik bidaiatuko al izango dute.

Arautegiak ere familientzako laguntza-neurriak hartzen ditu, pertsona heldu batek txartel bakarra erabiliz bost urte baino gutxiagoko lau adingabeko eraman ditzazkeelarik.

EQUO Euskadik Errenteriako Udala zoriontzen du neurri hauengatik, herritarrei garraio publikoa erraza eta erosoagoa egiten dielako, eta garraio pribatuan gero eta gutxiago oinarritzen den mugikortasun sostengarria sustatzen duelako. Hauxe da EQUO Euskadiren ustez bidea, eta horrexegatik Euskadiko gainontzeko Udalak horrelako neurriak hartzera animatzen ditugu.