EQUO Euskadik indarkeria matxistarik gabeko bizitza aldarrikatzen du

Emakumeen aurkako Indarkeria Kentzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz, gaur egun hiru lurraldeetan antolatuko diren manifestapenekin bat egiten du EQUO Euskadik, eta gizarteari dei egiten dio indarkeria matxista salatzeko eta ospatuko diren ekitaldi guztietan parte hartzeko.

Halaber, EQUOk salatzen du Espainiako Gobernuak egindako murrizketak oztopo larria eta konpromezu-falta adierazten dutela indarkeria matxistaren aurkako borrokan. Horrela, aurten 45 emakume hil dituzte dagoeneko. Euskadin ere ia 5.000 emakume behar dute poliziaren babesa, euren erasotzaileen urrun bizi ahal izateko. Iaz 1.138 emakume gazte, 15 eta 29 urte bitartekoak, jenero-indarkeria jasan zuten. Datu horiek botere publikoen parte-hartze sakonagoa eta erantzun erabatekoak eskatzen dituzte gaitz hau errotik kentzeko.

EQUOren ustez, prebentzio-politika eraginkorrak ezartzeaz gain, beharrezkoa da “gizartea eraldatzea, ikasi ditugun sexu-estereotipoak deuseztatzeko, indarkeria matxistaren erroan daudelako”, esan du Rosa Martinez-ek, EQUOko bozeramaile federala.

Alderdi ekologistak hasieratik hartu ditu berdintasunaren baloreak, eta bere organo guztietan parekotasuna dauka. Bere ustez, indarkeriarik gabeko bizitza eskubide funtsezkoa eta utziezina da; hori dela eta, beste erakunde eta alderdi politikoekin batera akordioak bultzatu nahi ditu kontu hori agenda publikoan jartzeko. “Milioika emakumeen eskubideek azaroaren 25eko erakunde-kanpaina bat baino gehiago merezi dute” bukatu du Martinez-ek. Beste aldetik, Euskadin EQUO Emakumeen Sarearen koordinatzailea den Carmen Muñoz-ek azpimarratu du “guztion borrokari ezker lortuko dugu soilik behar den giza-bilakaera emakumeen aurkako indarkeria amaitzeko, emakume eta gizonen baterako lanarekin erakunde sozial eta politikoetan, instituzioetan eta gobernuetan.”

Imagen 25N 2014