EQUOk salatu du Gordexolako lursail batean zaldi batzuk bakarrik utzi dituztela, tratu txarrak emanez, batzuk akabatu arte

Alderdi ekologistak atzo arratsean salatu zuen, Bilboko Guardiako Epaimahaiaren aurrean, zortzi zaldi hilda aurkitu dituela eta beste hamar goseak akabatuta, Gordexolako lursail batean.

EQUO Euskadik Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio bizirik dauden hamar zaldiak konfiskatzeko bere bizitza zaintzeko asmoz, premiazko albataritza-zaintzak behar dituztelako.

EQUOko Ana Moreno-ren hitzetan “egoera ikaragarria zen, zaldien gorputzak edonon zeuden, sasien eta zuloen artean, bat alanbre-hesiaren gainean, eta batzuk zaldikoak besterik ez ziren. Bizirik zeuden animaliak behin eta berriz hurbiltzen ziren hutsik zegoen ontzi batera, uraren bila. Gorputz batzuk ustelduta zeuden, eta hezurrak era bazeuden, horrek esan nahi du animali horiek aspaldian bertan behera utzi dituztela.