EQUO Zarautz-ek ohartarazi du Iñurritzako Biotopo Babestua erabiltzen dutela kirola egiteko eta kontrolik gabeko asialdirako

Azken udaldian Zarautzen dagoen Iñurritzako Biotopo Babestua paddle surf-aren jarduera eta turisten inbasioa pairatu ditu. Bisitariak duneetako gunera oztoporik gabe sartzen dira eta eragozpenak sortzen dizkie lekuaren balio biologikoengatik erakarrita datozen hegaztiei. Gainera EQUO Zarautz-ek egiaztatu du pertsona gehienek ez zekitela gune natural babestu baten barruan zeudenik; horrek gure babesguneek daukaten zaintza-faltaz ohartarazten digu, baita herritarrentzako informazio ezaz.

EQUO Zarautzek Gipuzkoako Foru Aldundiaren geldotasuna eta utzikeria salatzen du, ingurunearen kontrolean eta Biotopoaren dunen seinaleztapenean. Horretaz gain,  Zarautzko Udalari premiazko ekimenak martxan jartzeko dei egiten dio, beti bere gaitasunen barnean, hain preziatua eta hauskorra den ekosistema hau babesteko eta hobetzeko.

Zentzu honetan EQUO Zarautzek Biotopo osoaren mugaketa eta seinaleztapen argia proposatzen du, baita inguruko hobetze- eta mantentze-lanak egitea. Ildo berean, alderdi ekologistak interpretazio-zentru baten irekiera proposatzen du, gutxienez udaldian. Halaber panfletoak eta mugikorrentzako aplikazioak banatu behar dira ere bai, Turismo Bulegoetan eta espazio honetan dauden kanpin eta negozioetan, hizkuntz ezberdinetan Biotopoari buruzko informazio argia dutenak, hiritarrek eta bisitariek honekiko errespetua eta ezagutza handitu dezaten. Hori dena bertoko enplegu berdearen iturburua liteke, eta naturgune pribilegiatu honen kontserbazioaren mesederako.